Egun eta bihar | 2019ko Apirilaren 18a
Zerga gutiago
J.B.D.
Edouard Philippe gobernuburuak garbiki erran du bilkura batean, bai eta errepikatu deputatu eta zenaturren aitzinean: sobera zerga badugula pagatzeko!
Edouard Philippe gobernuburuak garbiki erran du bilkura batean, bai eta errepikatu deputatu eta zenaturren aitzinean: sobera zerga badugula pagatzeko! Zergak behar dira beraz apaldu. Kantu hori hameka aldiz entzun da hedabide gehienetan, jina dela zergen apaltzeko tenorea. Salbu hara, ez gintazke hori entzunik lorietan punpaka ari behar! Eta zendako ez? Zeren-eta gobernuburuak ez baitu hoin deplauki erran zergak apalduko direla. Erran duena da zergak beharko direla apaldu, ahal bezen laster gainerat, bainan hortaratzeko gisan despendioak ere beharko direla araberan ttipitu. Ez da batere gauza bera! Azen ontzeko, minixtro batzu eta minixtro ohi batzu ari dira konda eta konda jadanik ere zergak apalduak direla. Egia da etxe-zerga ttipitu dutela familia frangorentzat. Bainan egia ere haatik gutarteko jendetan frangok zerga emendatzeak dituztela jasan, hala nola erretretan diren askori ausiki bat gehiago egitn baitiote CSG delakoan.










