Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Apirilaren 18a
Mus
Ez da gure herritik nehor izanen Ilharren apirilaren 22an jokatuko diren finaletan, Frantziako federazioaren xapelgoaren kondu.
Ez da gure herritik nehor izanen Ilharren apirilaren 22an jokatuko diren finaletan, Frantziako federazioaren xapelgoaren kondu. Alabainan, Baigorrin (lehen itzulia) eta Bankan (bigarren itzulia) jokatu diren kantonamenduko haitadetarik, gureak finaletik baztertuak izan dira. Jakin dugunaz, Baigorriko kantonamenduaren kondu, lau pare dira Ilharren jokatuko, biga Lasatik (J-Claude InchauspeJ-Michel Mocho eta Michel Idiart-Pierre Gorostiague), bat Aldudetik (Michel Laxague-Michel Gogny) eta bat Baigorritik (Xabi Alcasena-Aitor Atchoarena). Berri hobea etorri zitzaikun, haatik, Euskal Herriko Mus Txapelketatik. Pare bat baginuen Lizarran (Nafarroa) jokatu den finalean, David eta Paxkal Ibarrola. Bi anaiak seigarren postuan sailkatu dira, ez baita batere gaizki, nahiz nahiagoko zuketen xapela jantzi.










