Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Apirilaren 18a
Korrontzi eta Elgar Oinka elgarrekin dantzan
Jadanik lan egin dute elgarrekin eta hara aurten ere gaualdi berezi batetara gomita luzatzen dutela.
Jadanik lan egin dute elgarrekin eta hara aurten ere gaualdi berezi batetara gomita luzatzen dutela. Ikusgarriaren lehen partean Elgar Oinka taldeko haurrek, ikasiak erakutsiko dituzte, Soinubila musika eskolakoek lagundurik. Ondotik Korrontzi eta Elgar Oinkako helduen aldi izanen da. Karia hortara bereziki prestatu koreografia eskainiko dute. Goizago etorriz (19:30) Ezkia Ikastolako burasoeri esker, taloak eta ostatua izanen dira. Ikusga rriaren ondotik ere ostatua idekia izanen da.










