Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Apirilaren 18a

Bazko

Bezpera aratseko elizkizuna, ohiko ur eta suaren benedikatzearekin, Izturitzeko elizan izanen da gure eskualde hunentzat, 9etan.

Bezpera aratseko elizkizuna, ohiko ur eta suaren benedikatzearekin, Izturitzeko elizan izanen da gure eskualde hunentzat, 9etan. Bazko on deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3495. zbk

Argi ederrenak ere deusik ez du balio begiak ez balin badituzu idekitzen ahal.

Arabiar erran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/18

Ubuntu

Peio Jorajuria

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu.

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu. Hilabetekari hortako Aitor Sorreluz arduradunaren lumapean esplikatua zaigu hitz horren erran nahia. Egun batez, antropologo batek afrikar leinu batetako haur multxo bati proposatu zuen joko bat. Arbola baten pean ezarri zuen fruituz betetako otarre bat, haurrek zeinlehenka lasterka joan behar zutela arbolaraino. Eta lehen heltzen zenak saritzat ukanen zuela zare osoa berarentzat. Haurrek, haatik, lasterka abiatzerakoan, eskuak lotu zituzten elgarri eta betan arribatu ziren zuhaitzera. Jarri ziren eta fruituak partekatu zituzten jateko. Antropologoak orduan galdegin zien zergatik molde hortan kurritu zuten, jakinez bakar batek beregana zitzakeela fruitu guziak. Haiek ihardetsi "ubuntu". Afrika hegoaldeko xhosa leinuaren hizkuntzan, hitz horrek erran nahi du 'naizena naiz, zeren gu denak baigira'. Edo, Aitor Sorreluzek dioen bezala, ez dago 'gu' gabeko 'ni'rik. Haurrentzat gauzak argi ziren: nolaz gutarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016