Herriz Herri - Gamarte (NB) | 2019ko Apirilaren 18a
Marguerite Oxandabaratz
Herria
Joan den astean zendu da Elizaiko Marguerite Oxandabaratz, sortzez Loyatho. 92 urte zituen. Senarra duela 12 urte galdua zuen.
Joan den astean zendu da Elizaiko Marguerite Oxandabaratz, sortzez Loyatho. 92 urte zituen. Senarra duela 12 urte galdua zuen. Bost seme-alaben ama zen, hauetan gazteena Menane, astekari huntako idazleburua. Kasik bururaino etxean egon ahal izan da seme-alabez inguraturik. Azken hilabetetan, haatik, Izpurako zaharretxean sartu behar izan du, osagarri arrangurek haraturik. Ehorzketak bildutasun handienean iragan dira. Herriko eliza ttipiegia suertatu da, harat bildua zen jende guzia kokatzeko. Ahaidegoan dagon Battitta Etchenique apezak kudeatu du elizkizuna, sahetsean zuela Dominique Cornu Garaziko erretora. Hunek predikuan oroitarazi dauku nolakoa zen Marguerite, fede suharreko eta bihotz handiko emaztea, jendeari borta beti idekirik atxiki tzen zuena. Meza bururatzean, Laurent Larralde kusiak ozenki eman du kantu bat, eliza guzia inarrosten zuena. Eta berehala lau arra-haurrek zabaldu diote beren amamari lekukotasun hunkigarria, hitz goxoz troxatua. Gure partetik, Menane lankide baliosari eta Oxandabaratz eta Loyatho familieri gure atxikimendu leialena helarazten diegu hemendik.










