Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2019ko Apirilaren 18a
Heriotze
Bertze bi heriotze izan ditugu azken aste huntan Ortzaizen.
Bertze bi heriotze izan ditugu azken aste huntan Ortzaizen. Lehenik Pierre Uhart zendu da 75 urtetan, eritasuna nagusiturik. Miarritzen bizi izana gatik, sortzez eta bihotzez Ortzaiztarra zen. Ehorzketak joan den asteartean iragan dira. Ondotik, Antxelaineko Jean Pierre Belhagorry kalonjea zendu da 92 urtetan. Ehorzketak astelehenean iragan dira Ortzaizeko elizan, apez andana hor bildua zela. Hunkiak diren bi familieri gure doluminak eskaintzen ditugu.










