Bigarrren aldia da arras denbora
guti barne holako zerbait gertatzen
dela. Berrikitan, lehen orrialdeko
"mantxeta" delako hortan aipatu ginuen
Amma eta bi irakurlek galdetu
zaukuten nor zen Amma hori. Indiako
emazte bat, erlisionez hinduista,
obra balios frango sustatu duena
eta mundu guzian anitz ibiltzen
dena bakearen eta elkartasunaren
mezulari kartsu. Joan den astean
aldiz, lehen orrialdeko xoko berean,
gaineko aldean, arrunt eskuin, aipatu
dugu Benoit Lacroix - "bihotz
aberatsena, barkatzen badakiena" -
eta ziburutar batek izen hori entzun
orduko gisa bereko galdea egin
dauku, nor den gizon hori. Edo nor
zen ezen hila da duela hiru urte,
2016ko irailaren 2an. Adin ederra
bildurik, ehun urte eta sei hilabete,
sei egun eskas. Apeza zen eta biziki
ezagutua Ipar-Ameriketako Quebec
eskualdean, bera han sortua izanki
eta. Europan gaindi ere anitzek ez
batere arrotza haatik, haren liburu
zonbait gure eskualdetaraino hedatuak
izanik. Denborak gisa hartarat
kanbiatu direlakotz, edo kanbiatzen
ari, askok badute (edo badugu)
halako uzkur aire bat bezala apez
batek utzi lanak behar direlarik
aipatu. Lehen, frangotan segurik,
apezak aise laudatzen ziren denak
sainduak balire bezala. Orai, gutien
ustean jorratzen ere ditugu. Askori
jorratze hori balentria bat bezala
zaiote. Egun, goazen bada behako
bat eman, bainan ahal bezen lañoki,
Benoit Lacroix apezaren biziari.
Hedadura handiko
gizona
Benoit Lacroix sortua zen Saint-Michel
de Bellechasse herrian, laborari
familia batean. Herri hori portu
ttipi bat da, 1813 biztanle duela hiru
urte egin jende kondaketaren arabera.
Artetik erraiteko herri horrek badauka
beila-toki bat frango berezia,
1879an hango kasko batean eraikia
izana, Andredena Mariaren ohoretan,
kapera bat eta ondoan harpe
bat Lurdekoa oroitarazten duena.
Dena den, bataiatzean, Lacroix ttipia
deitu zuten Joseph-Joachim-
François-Xavier. Apeztu zenean eta
dominikanoetan sartu, orduan zuen
Benoit izena hartu. Ikasketa ederrak
bururaturik, Londresen eta Parisen
barna, laster fama handia bildu zuen
erakasle bezala. Erakasle beraz
bainan ere ikerle, idazle, historialari,
predikari, anitz sailetan trebatu zen,
alde bat ari lan eta lan. Denetan
biziki maitatua, biziki jendekina ere
baitzen. Nornahirekin gustuan egoiten
zen gizona. Kargu handienetarat
helduak zirenekin bezala gutarteko
jende xehearekin. Hogoi bat liburu
ba plazaratuak, berak idatziak edo
beste norbaitekin partzuer. Zernahi
artikulu bestalde, aldizkari askotan.
1968an tirabira zonbait jasanak.
Aspaldiko adiskidea zuen dominikano
bat, Henri-Marie Bradet,
bera ere idazle ezagutua, Erromako
buruzagi batek bazterturik baizik-eta
etzela beti Ebanjeliotik ari, buruzagi
hori nunbaitik ere eskuinburuko alderdi
bati josia. Batzuk, han nunbait
Benoit Lacroix ere begietan zuten
nagusi-langileen arteko eztabaida
batean langileen eskualdea hartua
zuela. Bainan etzuten baztertu
ikusiz hain segur zoin preziatua
zen eta zoin maitatua. 1981ean, 66
urtetan beraz, Benoit Lacroix gelditu
zen ikastegietan erakasle ibiltzetik
bainan ez lanean artzetik; ondoko
urtetan karraskan segitu baitzuen
ikerketa frango akulatuz, dela
Erdi-
Aroko historiaz, dela Quebec
aldeko ohiduretaz edo beste zernahitaz.
95 urtetan oraino mintzo zen
irrati batean!
PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea
Frisian kontatu dute, Leeuwadernen, hizkuntza gutituen
gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan
bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko
arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko
aukerak Dublin moduko hiri handietan dituztela. Gazte horiek irlanderaz
gehien egiten den guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten
den eremu geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera
dute etxeko hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz,
Bilbon euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek
Dublin bezalako hiriburuetako lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa
duten hizkuntza bazterrean utzi beharrean dira. Landa eremuan lan
egiteko aukera izango balute, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz
egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta
diru gutiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren ondorioz,
landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek...
Frantses estatu guzian bezala
Baionan ere manifestazioa iragan
da, holakoetan gertatzen
den bezala manifestalarien
kopuruan sindikatuak eta polizak
ez dituzte zenbaki berdinak
emaiten, 10.000 eta 7.000 jenderen
artean bildu dela erranen
dugu. Segur dena aspaldiko
urteetan ez zela holako mobilizazio
handirik iragan, pribatu
eta publikoko langilea karrikara
jautsi baita.
Manifestazio hori gobernamenduak
abiatuko duen erretreten
erreformaren kontrako deia baldin
bazen, hurbilduak zirenek
horrekin batean beste aldarrikapen
batzuk ere plaza publikora
ekarri dituzte: sozial desberdintasunak...
prekaritatea
eraginez, beste jendarte modelo
baten aldarrikapenak entzungai
ziren.
Sindikatuek, beste mobilizazio
batzuk eginen dituztela adierazi
dute....
Soinubila Hazparne lurraldeko
musika eskolak antolatzen du
"Familien Kontzertuak" abenduaren
6tik 21era.
Proiektu hunen helburua da musika
ikasleak eta haien familietako
edo auzoko musikariak taula
gainera iganaraztea erakasleak
gidari, elgarrekin musika jotzeko.
Programa ttipi bat prestatua
dute.
Erran gabe doa herritarrak gomitatuak
direla memento goxo
horren partekatzera eta ondotik
zintzur bustitzera.
Huna egunak eta herriak:
BESKOITZE: abenduaren
13an, ostiralarekin (19:00),
Bixintxo gelan.
IZTURITZE: abenduaren
18an, asteazkenarekin (17:00),
Artetxea gelan, Artetxea elkartearen
partaidetzari esker
LEKUINE: abenduaren 21ean,
larunbatarekin (17:00), herriko
gelan, Zubiak elkartearen partaidetzari
esker....
Euskararen Egunaren kari
Euskal Haziak elkarteak argazki
lehiaketa bat antolatu du
ikastetxe pribatu katoliko guzieri
idekia zena. Gaia: Gorputza
+ Hitza = Euskara.
9 ikastetxek parte hartu dute
lehiaketan eta argazki biziki
ederrak eginak izan dira.
Aiherrako eskolak du irabazi
lehiaketa eta zurezko trofeo
bat irabazi dute.
Argazki guziak elkartearen
webgunean ikusten ahalko
dituzue: https://euskalhaziak.
eus
Eskerrak parte hartzaile
guzieri....
Urtero bezala, 3.eko ikasleak
Baionako Bernat Etxepare
lizeoa bisitatzera joan dira
azaroaren 19an, astearte goizean.
Iritsi bezain orduko, Baionako
Estitxu Robles kolegioko
ikasleak gure kolegiokoekin
batera bilduak izan dira
azpi taldeetan banatuak izan
aitzin.
Alde batetik, lizeoa bisitatu
dute ikasle ohiei esker: jantegia,
barnategia, kirol eremuak,
biltoki nagusia, sartze
nagusia, HAN eta hezitzaileen
bulegoak, estudio gela, administrazioa,
irakasle gunea,
orientazio bulegoa, mendi
eta erreken izenak dituzten
ikasgelak, 3. pro eremua, alda
gelak, kiroldegia eta bil xokoa.
Ikasle horiek lizeoan duten ardura
eta autonomia inportanteak
zirela azpimarratu dute.
Bestalde, berriz talde ttipika,
irakasle eta ikasle ohien bitartez,
hainbat xehetasun emanak
izan zaizkie: ordutegia, gai
berriak, jantegiko antolaketa,
askatasun berriak, une inportanteak,
barnetegia, ikasketa
motak eta bereziki erreforma
berria, animazio talde desberdinak,
kanpoko...
Badu hilabeteak Bizi mugimenduak
Macron presidentearen
potretak hartzen dituela Herriko
Etxe desberdin batzutan,
beste eskualde batzutan ANVCOP21ek
ere bide beretik hartu
zituen. Horra nun joan den
igandean Parisen, Bizi eta ANVCOP21
elkarteek elkarrekin 100
tablo agertu dituzten, 100 egun
herriko bozak aitzin nahi izan
dute ekintza hori egin.
Baliatu dira ere, joan den astean
Madrilen iragan den nazioarteko
jardunaldietan, agintari
politikoek klima aldaketari buruz
bilduak baitziren, deiadarra
jotseko.
Bestalde joan den asteburuan
Bizi mugimenduak ekintza bat
egin du, 433 bizikletarik BAB hiribidea
okupatu dute, 2 orenez,
nazioarteko klimaren aldeko
eguna kari....
Horra frantsesez "Basques,
comme vous avez changé"
liburu kolektibo baten izenburua,
Michel Garicoix eta Philippe
Velche dira sorkuntza
hunen protagonistak, Elkar argitaletxeak
publikatzen duena.
Azken 50 urtetan Ipar Euskal
Herrian iragan diren aldaketak
dira aipagai, izan ekonomia,
hizkuntza, kultura, kirola edo(ta)
instituzio arloetan. 1970 eta
1980 hamarkadetan aldaketak
izan zirela eta, belaunaldi berri
batek nahi izan zuen bere gain
hartu lurraldearen ekonomia,
hizkuntza eta kulturaren garatzea.
Michel Garicoix-ek zioen
"Besten-peko zen jendarte
batetik... konfiantza hartu duen
jendarte batetara" orduetan Ipar
Euskal Herria dinamika berri
bati buruz abiatu zen, aldaketak
ekarriz oraintxe aipatu puntu
horien inguruan.
Gai horiek azaltzeko, joan dira
pertsona erreferente batzuen
bila, heien lekukotasunak
edo(ta) iritziak dira irakurgai.
Instituzio arloari doakion
kapituluan, Battitta Boloquyk,
luzaz Hautetsien eta Garapen
Kontseiluko zuzendari...
Ladj Ly frantses zinegilearen "Les
misérables" filmak hotzikara eman daut.
Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena.
Victor Hugoren Les misérables eleberriari
keinu bat eginez, Parisaldean den
Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten
egoera gogorra
zaigu kondatua, garai
bateko etorkinen haurren inguruko istorio
korapilatsuak, errealitate
bat guk hemen
nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri
handietan etorkinen kontrako bozak gero eta
gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada
harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak,
baina bai gobernu desberdinak, etorkinen
integratzeko araberako politika bideratzen
jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz
hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez
belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile
txarrik baizik".
Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'"
Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria
Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira
gabezia handienean direnen fagoretan, hain
doa prekaritatea...