Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Abenduaren 12a

Baigorri

Baigorri

Heriotze Joan den ortzegunean jendaldeak segitu du Terex Intçaurgarat Manexenea ostatuko amatxi bere azken egoitzara. Leispartzen sortua, lau alaba eta seme bateko familia ederra hazi du Robert bere senar zenarekin. Hotel-jatetxean, arrabots handirik gabe, anitz lan egin du eta emazte baliosa baita bihotz handikoaren oroitzapena uzten dauku. Adinarekin, osagarriz ahuldua, azken urteak Lutxiberri zahar-etxean pasatu ditu eta han pausatu da ere 86 urtetan. Doluan den familia guziari eskaintzen ditugu dolumin zintzoenak. Eguberriko kontzertua Duela zazpi urte sortua da Giovanni Prinellik kudeatzen duen herriko abesbatza mistoa. Geroztik urte guziz Eguberriz, kontzertu ederra eskaintzeko usaia hartua du. Aurtengoa, abenduaren 22an emanen du igandez (16:30), Baigorriko eliza berotuan. Kantaldi hau, bi partetan iraganen da. Lehena, lore sorta baten pare eskainia izanen da entzuleeri. Hortan aurkituko dira koruaren errepertorio zabaletik hartu zerumuga desberdinetako kantuak. Bigarrenean aldiz osoki Eguberriko kantuak entzungai izanen dira, hauetan gehienak musikagile famatuen obretarik hartuak eta Alain Petoteguyk orginaz lagundurik. Horra beraz arratsalde goxo baten pasatzeko eta Eguberriko besta giroan sartzeko parada ederra. Sartze librea izanen da
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016