Mintzaldia Larraldean
ostiralean
Horra nora eta nola gomitatzen
gaituen Lapurdi 1609 elkarteak,
abenduaren 13an (19:00), Céline
Mounolen mintzaldia: "Euskara
noiztik Euskara mendez
mende". "Mila aurpegi ditu euskarak
lurralde honetan" hala zer
zioten euskararen urtaroak antolatuz.
Gure aldetik euskara noiztik
erabilia den jakin nahian, Céline
Mounole ikerlaria gai horren sakontzera
gomitatu dugu Larraldera.
Lekukotasun batzuri esker
frogatua zaigu gure hizkuntza
bederen bi mila urteko ondarea
dugula: Navarrorum Nafarroako
erregeen artxibo nagusien ildotik
ibiliko gira euskarazko dokumentu
idatziak aztertuz. Lehenbiziko
aztarna Lergako hilarrian
aurkitua izan den idatzizko hitzik
zaharrena Erromatarren garaikoa
da, nahiz eta Nafarroan latinez
baizik idazten zen orduan. Hitzaldi
huntan denboran bidaiatzera
gomitatzen zaituztegu, mendez
mende, gurekin batera. Euskarari
nork eman dion behar zion "tornuia"
dugu aipatuko, baita ere
euskara estandarraren berri emanen.
Supazterrean bururatuko
dugu gaualdia baso baten inguruan,
zatozte gostuan, bat-bateko
itzulpena eginen zaizue!
Arkaitza antzerkia Larrekon
igandean
Abenduaren 15ean (17:00), Izarrak
Haizean tropelak, Elhande
Abeberryren zuzendaritzapean,
animatuko du Larreko antzokia,
aurkeztuz "Arkaitza" antzerkia.
Hiru pertsonaia bakean lo daude
arroka baten gainean prehistoria
garaian, mamut bat hurbildu
orduko, estralurtarrak espazioontziz
lurreratzen dira, delako
Zelitak. Egoera horrek sortzen
du zibilizazioen kaskakoa eta
ere sekulako amodio eta komiko
istorioak, gatz eta biper askorekin.
Irriak eta gogoetak nabarituak dira
gizarte hunen etorkizunari buruz,
gainera zenbait eszena euskaraz
dira. Deneri idekia, arratsalde goxo
baten pasatzeko mentura, erreserbak
12€ helduak eta 5€ haurrak
deituz 06 49 88 60 91, eta beti bezala
lekuan bertan.
Suhiltzaileen besta
Aurten iragan da abenduaren 1ean,
Ur-Hegia jatetxean Ainhoa herrian,
Santa Barbara kari. Goizeko mezan
parte hartu ondoan tropelak Ainhoako
bidea hartu du, han elkartu
gira 90 kide inguru. Gomitan aurkitu
ditugu auzo herrietako auzapezak
edo ordezkariak baita kanpoko
suhiltzaile batzuk. Julien Ubiria
zuzendariak aurkeztu du pasa den
urteko bilana, 673 ateraldi eginak
izan dira. Bertzalde azpimarratu du
suhiltzaileen egoera, tentsione anitzez
betea dela, jendeeri zerbitzua
ekartzea batzuri ez zakote aski,
harrera on bat ukaiteko orde askotan
mehatxuak jasan behar. Heldu
den apirilaren 21ean, duela 27 urte
bezala, Senperek errezebituko
du departamenduko suhiltzaileen
kongresua, 500 kidek inguru parte
hartuko dute, laguntzak onartuak
izanen dira ekitaldi horri buru egiteko.
Bi suhiltzaile saristatuak izan
dira (10 urte iraganik) Annick Courtel
eta Nicolas Daguerre, handik
landa denak gozatu gira oturuntza
bikain batekin.
Eguberriko Merkatu tradizionala
iraganen da Xan Ithurria plazan
Larrekoren atarian, Urdanka elkarteak
antolaturik, abenduaren 14an
(10:00-18:00). Egun guzian, erakusketak,
animazio musikala eta
jateko manera (arno bero, kuiasalda,
talo desberdinak), Bizar-Zuriren
ailegatzea (11:00), Patxi eta
Liliak animaturik, txokoleta beroa
eskainia eta mutxikoak Maiterekin
(16:00).
Ladj Ly frantses zinegilearen "Les
misérables" filmak hotzikara eman daut.
Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena.
Victor Hugoren Les misérables eleberriari
keinu bat eginez, Parisaldean den
Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten
egoera gogorra
zaigu kondatua, garai
bateko etorkinen haurren inguruko istorio
korapilatsuak, errealitate
bat guk hemen
nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri
handietan etorkinen kontrako bozak gero eta
gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada
harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak,
baina bai gobernu desberdinak, etorkinen
integratzeko araberako politika bideratzen
jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz
hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez
belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile
txarrik baizik".
Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'"
Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria
Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira
gabezia handienean direnen fagoretan, hain
doa prekaritatea...