Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Abenduaren 12a

Amikuze

Amikuze

Emazteen kontrako erasoak Azken denbora hauetan anitz aipatzen da emazteeri buruz eginak diren bortizkeriak eta pentsatzen dugu hauek gure etxetik urrun gertatzen direla! Ez da arrunt hala. Berrikitan jakin dugu Behaskanen emazte bat joa izan dela eta bere laguna arrastatua izan dela. Ipar Euskal Herrian ere gertakari hauek entzuten ditugu maleruski. Duela aste bat, lehen ministroak bortizkerien kontrako neurriak presentatzen zituen memento berean, Baionan hiru gizon auzitaratuak ziren beren laguneri egin erasoengatik! "%100 bio" izeneko filma Labetzen grabatzen Labeztarrak ez dira guti harrituak azken egun hauetan ikusiz zer mugimendua den Larria etxaldean! Amikuzeko irratiaren bidez jakin dugu film bat grabatzen ari direla. Arño Oxobik, Larreko nagusi xaharrak, xehetasunak eman ditu irratian. Didier Bourdon eta Catherine Jacob dira aktore nagusiak eta kondatzen dute nola zerri hazkuntza duten etxalde batean, alaba Parisetik heldu den "vegan" pratikatzen duen lagunarekin. Iduriz film umoretsu bat! Larreko nagusiak erraiten duen bezala bertan bizi direnentzat aldaketa handia izan da filmatze erritmoetan moldatzeko. Ihauteriak berriz b u l t z a t z e k o gogoa Amikuzen Berrikitan bilkura bat antolatua izan da ikusteko bazenez gogoa ihauteriak berriz abiatzeko Amikuzen. Jende multxo pollit bat bildu da (buraso, dantza talde, erakasle...) eta gogo onez ikusia da proiektu hori. Ahal bezanbat elkarte egitasmo horren inguruan biltzeko, bigarren bilkura bat antolatua da abenduaren 18an, asteazkenez (20:00) Donapaleuko Zerbitzu Publikoen Etxean. Jin gustian, deneri ongi etorria egina izanen da. Reggae gaualdia Donapaleuko zinegelan Ostiral huntan, azaroaren 13an, reggae gaualdi bat antolatua da Saint-Louis zinegelan Donapaleun (20:30). Hor ikusten ahalko da "Inna de Yard" filma. Dokumental huntan Kingston herrian diren musikari ospetsuak berriz elkartzen dira hogeita hamar urteren buruan diska bat grabatzeko eta munduko itzulia prestazeko. Filmaren ondotik, David Cairolek kontzertu bat emanen du eta etxera partitu aitzin denen artean baso baten edateko aukera izanen da. Denak barne, sartzea 12€tan da. Mementu goxo baten pasatzeko parada!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016