Dantzin' Aiherra gaualdia,
ibiakoitzean
Besta komiteko gazteek jakinarazten
daukute ibiakoitz arratsean
Aiherrako Denen Etxean
memento goxo baten pasatzera
gomitatzen gaituztela DJ BULL
handiarekin. Berek dioten bezala
"kristoin giroa, freskagarriak,
alkohola, musika, dantza eta
beste segurtatua izanen dira".
Odol emaitea Aiherran, ortzegun
eta ortziralean
Odolaren eskasean direla eritetxe
eta ospitaleak jakina da.
Osagarrian den edonork laguntza
ekar lezake odola emanez.
Odola emaiteko zentroak jakinarazten
du, Hazparne aldearentzat,
Aiherran Denen etxeko
gelan, odola aste honetan emaiten
ahalko dela abenduaren
12an ortzegunean (8:00-12:00),
eta abenduaren 13an ortziral
arratsaldean
(15:00-19:00).
Odola eman ondoan, bistan da
usaian bezala ahamen bat jaten
ahalko da tokian berean.
Garbitzeko produktuen beharra
migratzaileentzat
Abendu denbora honetan, Sokorri
katolikoaren sustenguarekin,
Hazparne aldeko Frantses
Dardan parropiak garbitzeko
produktuen bilketa antolatzen
du, Baionako Pausa lekuan
diren migratzaileen alde. Behar
diren produktuak: gorputz eta
ilen garbitzekoak, hortzetako
eskuila edo broza eta pasta,
usain onak, xukatzeko oihalak,
eta paperezko mokanesak.
Jakin behar da gaur egun migratzaileak
beti heltzen direla
eta kasik 100 direla egunero
Baionara heltzen, horietan 15
bat gaztetxoak dira. Bilketa
hau abenduaren 15a arte, hots
igande arte eginen da. Gure
herriari dagokionez, joan den
igandean utzi behar ziren emaitzak,
baina heldu den igandean,
Izturitzeko eliza zolan izanen
diren kartoinetan utz ditaizke,
meza nagusia aitzin (10:30)
edo ondotik.