Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Abenduaren 12a

Azkaine

Azkaine

Euskararen Nazioarteko egunakari Azken mementoko berria, ez da kazeta huntara heltzen ahal izan ekintza hunen iragartzeko; halere, azpimarratu nahi dut Hitza Mintza elkarteak "Kalakaldi krakada" antolatu duela euskaraz mintzatzeko helburuarekin abenduaren 3an, eskolako haurreri idekitzeko asmoz. Eta bertsu eskolako ikasleak etorri zaizkiote bisitaz bertsuak eskaintzeko hor zireneri. Hau opari pollita ukan dutena! Herriko kontseiluaren bilkura Ortzegun huntan, 12an iraganen da iluntzeko 7etarik goiti ondoko gaiak erabiliz: haurtzainen bitartekariaren kudeatzea; partikular bati herriak lur zatiaren uztea; buxetaren 3. erabaki moldatzailea; laborariei MAEC gainsariaren partekatzea; ENERGIA Kooperatibako kapital sozialean parte hartzea; 2019ko urtearentzat elkarteendako diru banatzea. Selauru hustea Abenduaren 14ean eginen da Gaineko plazan Denen Artean elkarteak antolaturik. Euskal kantu bingo erraldoia. Igandean abenduaren 15ean (15:00), iraganen da ikastolak muntazen duen arratsalde hori, Biltoki salan, 7 probintzietako sariekin. "Euskara hazi eta hazi "lemarekin, ikastola berria aldarrikatuz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016