Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Abenduaren 12a

Irisarri

Irisarri

Pilota finalean Joan den astean, hemendik beretik erraiten ginauzuen, gure 2. mailako Etcheto-Dufauk, isil isila beren txapelgoa goxoki eramaiten zutela eta hala gertatu da joan den ibiakoitzean, finalerdietan Senperen. Sobera bortxatu gabe Eskularikoen parean David eta Nicolas aise nagusitu dira 40-22. Orain finalean ariko dira heldu den ibiakoitzean, abenduaren 14an, beti Senperen (16:00), Airetikekoen parean. Suerte on! Pilotaren eguna, igandean Eta biharamunean,abenduaren 15ean Irisarriko Herria trinketean, Euskal Herriko finalak ditugu (16:00). Artekoak: Urruñarrak- eko Bideondo-Leguedois / Atzarriko Lopez-Retegiren kontra ariko dira eta ondotik, lehen mailan: Endaiarrak- eko Ziarrusta-Ugarte / Atzarriko Anchordoqui-Garat-en kontra. Deneri ongi etorri!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen “Les misérables” filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: “Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik”. Negu atari huntan, elkarte humanitarioak – Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar – lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea handituz gur...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016