Pariseko juje baten aitzinean
dozena bat oren atxikia egonik,
François Bayrou Modem alderdiaren
burulehena ikerketapean
ezarria izan da. Berak bere burua
arrunt garbi dauka bainan
beti istorio bera ateratzen dute
hor gaindi, alderdi zonbaitek,
Modem ere horietan barne,
untsa usaia txarra hartua zutela,
deputatu baten laguntzaile
kondu hartu norbait, edo alde
bat edo, jokoa abilkiago eginez,
denboraren parte bat bederen,
alderdiaren zerbitzuko lanetan
ararazten, ez izanik ere hortako
pagatua. Gero ikusi behar
gauzak nola itzulikatuko diren
bainan horra beraz Bayrou ere,
beste askoren ondotik, saltsa
nahasi baten erdian. Ez du haatik
dituen kargu horietarik bihi
baten uzteko gogorik batere.
Goazen aitzina!
Untsa gertakari peningarria hau
ere! Bordeleko ondoan, 18 urteko
mutiko gazte bat kolpez hil
da bere burua botarik bere ikastegiko
seigarren estaietik. Lagunen
arabera nehork etzuen uste
holakorik gertatzen ahal zela,
mutiko hori biziki xintxoa izanki,
bere bizia sanoki eta lasai zeramana....
Frantzia guzian biziki ezagutua,
Frantziatik kanpo ere ba funtsean,
Ameriketan ala nun nahi,
André Daguin sukaldari guziz
famatua, pausatu da 84 urtetan.
Astelehenean, ehorzketa jendetsuak
ukan ditu Auch hiriko
katedralean. Hiri hortan sortua
zen, beti hor egona ere, mundu
guzian gaindi itzuli frango eginez
haatik. Ez sobera luzeak ez
baitzitzaion laket herritik kanpo
anitz denbora iragaitea. Bere
burua errotik kaskoina zaukan
eta kaskoin ohidureri errotik
atxikia zen. Paregabea zen antzarakiaren
prestatzaile bezala,
sail hortan bide berriak idekirik
ikaragarriko jeinu aberatsarekin.
Eta hori oraino arras gaztea
zelarik, hogoita-zonbait urtetan....
Joan den asteko gertakari ilun
baten ondotik zernahi salaketa
izan da Frantzian gaindi.
Jende anitz biziki haserre! Zinez
gertakizun itsusia izanik gisa
hortan salatu dena. Alsaziako
Westhoffen herrian, juduen
hilerrietan,
norbaitek gauaz funditu
ditu alabainan 107 hobi,
harriaren gainean tindu beltzez
marraztuz hitlertiarren gurutze
berezia. Jendearen arrangura,
holako gauzak ezin onetsiak direla-
eta, noiz arte hobendunak
ez diren larderia handienarekin
zigortuko? Hori da frangok egiten
duten galdea. Salbu hara,
gisa guziz hobendun horiek nor
diren behar da lehenik jakin eta
holako lan tzarretan artzen direnek
ere badakite abilki jokatzen,
nehork ikusi gabe egiteko beren
balentria txarrak. Hainbestenarekin,
Christophe Castaner
barne-ministroa espresuki izan
da nun zer gertatua zen ikusten
eta hitzeman du ahal guziak
eginen direla gaixtaginaren -
edo gaixtaginen À¢'€'" ahal bezen
laster atxilotzeko....
Anitz erran da, idatzi ere ba,
joan den ortzeguna egun beltza
izan dela, biziki beltza! Geroztik
ere funtsean, izan da nahiko
ilundura pisua. Delako ortzegun
hodeitsu hortan beraz hiru ehun
bat elgarretaratze edo(eta) ibilaldi
Frantzian gaindi, gobernuaren
arabera zortzi ehun mila
lagunek parte hartzen zutela,
miliun bat eta erdik izaitekotz
antolatzaileen gustuko. Zalaparta
parrasta bat bereziki Parisen,
holakoetan beti baitira buru
beroak, dena futitukeria, eta beti
ba ere, denak xehatu nahi dituzten
bazter nahasleak. Gainerat,
eta hau ere Parisen, polizako bi
gizonek azkarki jo dute lurrean
zen gizon bat, ostikoka arizan
zaizkio eta gero lasterka urrundu
dira. Gertakari bortitz hori
filmatua izan da eta ikerketa bat
bada manatua, hobeki jakiteko
zer nola iragan den.
Zernahi greba eskuin eta ezker.
Salatuz gobernuaren xedeak,
anitz langileri okerrak baino
okerragoak iduritzen zaizkiotenak.
Denen buru zer jalgiko ote
da saltsa mintu hortarik?...
Ladj Ly frantses zinegilearen "Les
misérables" filmak hotzikara eman daut.
Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena.
Victor Hugoren Les misérables eleberriari
keinu bat eginez, Parisaldean den
Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten
egoera gogorra
zaigu kondatua, garai
bateko etorkinen haurren inguruko istorio
korapilatsuak, errealitate
bat guk hemen
nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri
handietan etorkinen kontrako bozak gero eta
gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada
harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak,
baina bai gobernu desberdinak, etorkinen
integratzeko araberako politika bideratzen
jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz
hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez
belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile
txarrik baizik".
Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'"
Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria
Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira
gabezia handienean direnen fagoretan, hain
doa prekaritatea...