Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2019ko Abenduaren 12a

Donazaharre

Donazaharre

Aljeriako soldadu ohien elgarretaratzea Abenduaren 5 huntan, aitzineko urteetan egiten den bezala, Garazi, Baigorri, Oztibarreko CATM-UNC-ko Aljeriako gerlan ibili diren soldadu ohiak Donazaharren bildu dira, nunbre handian. Eguna hasi da mezarekin, Alexis Inchauspe kidearen mezuarekin, zoinetan oroitzapena behar baita begiratu, bai eta ere oraiko guduka bortitzak Afrikako eremuetan ari direnak kontuan har- Donazaharre tu. Jean-Pierre E t c h e v e r r y apezak, meza emaileak, gomendatu du bakearen alde lanean aritzea, Dominique Esponde bertsularia ere gisa berean arizan da. Mezatik landa, oroitarria 15 bat banderez inguraturik, Bouquet aitzindariaren manuekin, egin dira egunari doatzin soinu, irakurtze eta Aljeriako mendi zoko haietan beren bizia galdu duten eskualde huntako 13 gazteren izendatzea, memento guziz sarkorra. Gero denak, 140 bat soldadu ohi beren espos lagunerekin, joan dira Aintzileko herrirat, nun Pecoits ostatuan baskari bat hauta gozatu baitute, omore onean. Ondoko urtean Oztibarren berriz kausitzekotan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016