Santa Barbara
Joan den igandean ohidura
den bezala suhiltzaileek Santa
Barbara beren egoitzan ospatu
dute. Departamenduko hautetsi
Darrasse anderea, Carrère auzapeza
bi axuantekin, Barnetche
erretora eta Gérard Hiriart kolonela
hor ziren ospakizun hortarako.
Philippe Duguine kapitainak
azaldu ditu urteko gora beherak,
horietan gure suhiltzaileek
350
ateraldi egin izan behar dutela,
heietarik 200 bat Uztaritzen berean.
Kamioi berri bat ere ukanen
du zentroak 2020an. Ondotik
ongi etorria egina izan da bi
azken etorrieri: Aurore Laurent
eta Bernard Ribeton gazteeri.
Graduz altxatze batzuk izan dira,
orotara 14 gradu guzietan. Azkenik
medailatu batzuk urtez-urte
beti hor direnak: urrezko medaila
Dominique Darlas (30 urte),
zilarrezkoa Isabelle Biansan (20
urte); brontzezkoak hiru: Betti
Sarratia (axuant gradurat altxatua,
15 urte) Romain Mrowka
(Sarjentu gradura altxatua, (15
urte) eta Thierry Julien (15 urte).
Zintzur bustitze eta Leku Eder
jatetxean bazkari batekin (kantua
errexki airatzen zela) bukatu
da eguna. Goresmenak deneri.
Biltzar nagusi
EH Bai politikoak alderdi bere
biltzar nagusia egin du joan den
larunbat goizean Lapurdi gelan,
80 bat entzule bilduak zirela.
Txosten moralean agertzen ziren
mugimenduaren indarrak bainan
ere ahuleziak, bereziki bazkide
kopuruaren aldetik. Politika
sailean mugimendu diferentea
ereman nahi duela agertu da,
tokian tokiko dinamika azkartuz
bai eta sare sozialetakoa. Halere
zonbait sektoretan arduradunak
falta dira, bereziki laborantzan,
euskaran eta sozial arloan.
Aurten izan diren hiru ekitaldi
nabarmendu dira: Hazparneko
hitzaldia, Donibane Lohizuneko
agentzia baten moldearen
kondenatzea eta Baionan igandetako
lanaren kontrako ekitaldia.
Miarritzen G7 gailurra iragaitean
beste lurralde batzurekin
plataforma bat osatu zen. Huntaz
oraino sintesiarik ez da agertu
dirudienez desadostasunak
izan baitira jokamoldearen inguruan.
Iragan diren Europako bozetan
zonbaiten iritziz eztabaida
eskasa izan zen, garrantzitsua
izan zaitekelako Euskal Herriarentzat.
Azken diru konduak oso
orekatuak agertu dira. Elkarteak
diru laguntza publikoak hunkitzen
ahal ditu, bainan Parisen
denak garbiki erakutsiz. Ondotik
alderdiak bere egitasmoak luze
eta zabal eztabaidatu ditu, lehenik
kidetza emendatzea herrizherri
biltzen
ibiliz, aztertuz zendako
batzuk ez
duten
segitu,
h a u t e t s i e n
ekarpena berrikustea,
karrikako
ekimenetan
gaitasun bat
ukaitea, diru
gehiagorekin
ekimen horientzat,
besta
batzuren antolatzea
udako
unibertsitateaz
kanpo, gogoeta sakonak egitea.
Hauteskundeak badira herrietan
2020an eta departamendukoak
2021ean. Arlo guzietan ez da lan
eskasik. Geroak emanen denen
berri.
Eskuz Esku
Eskuz Esku elkarteak urte bukaerako
bazkaria egin du joan
den larunbatean Arruntzako
Leku Eder jatetxean kasik 140
bat bazkaltiar biltzen zirela bi
gela oso betez. Tenorez bildurik,
hautuzko bazkari batekin, giro
ona agertu da, kantorea ere hemen
errexki zoala. Bazkari bukaeran
loteria bat egin da anitz
opari desberdinekin. Bereizteko
momentuan, Edmond Etcheverry
lehendakariak bere poza
erakutsi du eta elkarte kideak
gomitatu heldu den urtarrilaren
16an Lapurdi gelan iraganen
den urteko biltzar nagusira.
Eguberriko merkatua Tolosan
Uztaritze-Tolosa senidetzak
autobus bat antolatzen du
abenduaren 21ean larunbatez
Tolosara joaiteko Eguberriko
merkatuarentzat. Abiatzea eginen
da goizeko 9:00etan Lapurdiko
aparkalekutik hamarrak
inguruko han izaiteko gisan.
Gibelerat etortzeko abia ordua
16:30etan. Prezioa 12 euro. Izenak
eman Peio Berhocoirigoin-i
tel: 06 31 07 75 03 edo emailez:
bixoko@orange.fr.
Ladj Ly frantses zinegilearen "Les
misérables" filmak hotzikara eman daut.
Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena.
Victor Hugoren Les misérables eleberriari
keinu bat eginez, Parisaldean den
Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten
egoera gogorra
zaigu kondatua, garai
bateko etorkinen haurren inguruko istorio
korapilatsuak, errealitate
bat guk hemen
nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri
handietan etorkinen kontrako bozak gero eta
gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada
harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak,
baina bai gobernu desberdinak, etorkinen
integratzeko araberako politika bideratzen
jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz
hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez
belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile
txarrik baizik".
Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'"
Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria
Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira
gabezia handienean direnen fagoretan, hain
doa prekaritatea...