Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Sagarno uzta

Aurtengo sagar uztaren eta sagarno ekoizpenaren berri emateko, Euskal Herri osoko sagarno egileak Donostian bildu dira abenduaren 7an. Orotara, 12,2 milioi litro ekoitzi dituzte, aurten sagar urte izan omen baita. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak adierazi duenaren arabera, herrialde horretan egin da sagarno kopururik handiena: 11,3 milioi litro. Ipar Euskal Herrian 450 000 litro ekoitzi dira, Nafarroan 200 000, Bizkaian 160 200, eta Araban 110 000. Udaberri eguzkitsuak ekarri duen loraldi luzeari eta urriko aro epelari esker, aurtengo sagarnoak "intentsitate handiko aroma", "freskotasun handia" eta "txinparta fina" izanen dituela baieztatu dute elkarteko arduradunek.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/12/12

EITB Euskal Kantak irratia

EITB taldeak eguneko 24 orenetan euskarazko kantuak entzungai izanen diren irrati digitala sortu du. Taldearen webgunean entzun daiteke irrati hori jadanik. Estilo desberdinak proposatuko ditu irrati berriak: musika tradizionaleko kantuak, bertsioak, rocka, bluesa, reaggae, ska, triki-pop, jazza eta abar. Eskaintza orekatua izanen da: kantu berriak eta aspaldikoak, arrakasta handia dutenak eta ezezagunak entzun ahalko dira emankizun oren bakoitzean....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

Durangoko Azoka

Durangoko%20Azoka
Gerediaga Elkarteak joan den urtean estreinatu zuen Sormen Beka eta orduan literaturan oinarritua zen Atopia RPG proiektuak irabazi zuen. Egitasmo honen emaitza aurkeztu dute Durangoko Azokaren bigarren egunean, eta egun horretan berean eman dute ezagutzera aurtengo Sormen Bekaren irabazlea. Iratxe Aguilera musikari eta kantariak eskuratu du 15 000 euroko diru-laguntza "Euskal Herrian ere badugu zer esanik musika urbanoaren inguruan" proiektuarentzat. Iratxe Aguilera 23 urteko gasteiztarrak euskara eta feminismoa lantzen dituen musika urbanoa egiten du. Epaimahaiaren arabera, molde orekatuan nahasten ditu rapa, regetoia, runbatoia, trapa eta bertze hiri estilo batzuk. Halaber, bortizkeria eta bazterkeria matxistaren kontra egiten duen lana goraipatu eta saritu nahi izan dute Sormen Bekaren arduradunek. Gerediaga elkarteak 54. edizio honen bilan baikorra egin du azokaren azken egunean. Aurtengoa ere "emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra"...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

AHTren geltokia Donostian

Eusko Jaurlaritzak Donostiako abiadura handiko trenaren geltokia egiteko lanei argi berdea eman die, Euskal Trenbide Sarearen bidez. Lanek 97 milioi euroko aurrekontua dute eta 42 hilabete iraun behar lukete. Beraz, 2023 urteko bukatuak izanen dira, ontsalaz. Gisa horretan, Atotxako geltoki berria euskal hiriburuetan eraikiko diren "Euskal Y"-aren hiru terminaletarik lehena izanen da. Lan horiek Eusko Jaurlaritzaren esku izanen dira. Atotxako geltoki berria oraingoaren arkitekturan eta Tabakaleraren inguruan integratua izanen da eta garraiobide desberdinen loturak hor aurkituko dira, hala nola aldirietako trenak, abiadura handiko trena eta autobusak....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

Euskal Errepublika

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren 41. urtemugan, Euskal Errepublika" aldarrikatzeko manifestaldi jendetsua egin du EH Bilduk Bilbon. "Euskal Errepublika" idatzirik zeraman pankarta emazte talde batek eraman du karriketan barna. Han ziren, bertzeak bertze, Mertxe Aizpurua eta Bel Pozueta Espainiako Kongresuko diputatuak, Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre legebiltzarkideak eta Jone Goirizelaia zinegotzia. Sortu alderdiak ere protesta eta aldarrikapen ekitaldia egin du, "1978ko erregimena eta bere konstituzioa herrien eta pertsonen kartzela" direla salatuz. Aitor Esteban EAJko diputatuak, bere aldetik, prentsaurrekoa eman du Bilbon eta hor adierazi du "agerikoa" dela Espainiako estatu ereduaren "porrota". Estebanen arabera, "premiazkoa da Euskadi eta Kataluniako lurralde auzia konpontzea"....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

Urban Klima 2050

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu den Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life izeneko proiektua aurkeztu du Bilbon. Egitasmo honek klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu sei urtez, eta bere helburu nagusia izanen da 2030 urterako berotegi-efektuko gasak %40 murriztea. Proiektu honi esker 19,8 milioi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Diru zama horren %51 Europar Batasunak finantzatuko du. Finkatuak diren 40 proiektuak hiru eremutan banatuak daude: kostaldea, ibaietako arroak eta hiri-eremuak. Esperientzia pilotuak eramanak izanen dira zazpi udalerritan eta Urdaibai, Deba-barreneko kostalde eta Arabar Errioxako hiri-inguruko eremuetan. Hona aurreikusten diren ekintza batzuk: eremu degradatuak berrantolatu; bizikleta elektrikoen sare publikoak sortu Araban eta Urdaibain; mahastien murriztearen ondorioz sortu hondakinak biomasa gisa erabili; naturan oinarritzen diren aterabideak bilatu...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

Literatura

Joseba Sarrionaindiak "Airea ez da debalde" izeneko liburua argitara eman du, Pamiela argitaletxearekin. Joan den urtean, garai berean plazaratu zuen "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" lanaren segida da oraingo hau. Bere bizitoki duen Kubaz, Euskal Herriaz eta bere bizitza pertsonalaz mintzo da, bertzeak bertze. Bi liburuak Habana hirian eta gauaz idatziak dira. Bigarren honek iazko azaroaren 1etik aurtengo otsailaren 28ra arteko idatziak biltzen ditu....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

Pilota

Julen Retegik (1985 Eratsun, Nafarroa) pilota utziko duela jakinarazi du. Abenduaren 15ean jokatuko du azken partida, eta ondotik erretreta hartuko du, 34 urtetan. Retegik eskerrak eman dizkio Aspe enpresari, hamar urte hauetan erakutsi dion konfiantzarengatik. Halaber, bere familiakoak eta hurbilekoak ere eskertu ditu. 2005eko uztailaren 7an hasi zuen pilotari ibilbidea Retegi Bik, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. 2008an, Bigarren Mailako Buruz Buruko txapelduna izan zen. 2014an, berriz, buruz buruko finalista izan zen, finalerdian Aimar Olaizolari nagusitu ondoan. Finalean, ordea, Martinez de Irujoren kontra galdu zuen....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/12/12

EAEko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos alderdiak EAEko aurrekontuei buruzko aurreakordioa finkatu dute, 2020 urterako. Horretarako adostu dituzten ekimenek hunkituko dituzten sailak ondokoak dira: hezkuntza publikoa, berdintasuna, klima aldaketa, enpresen errotzea eta ludopatiaren prebentzioa. Gainera, honen berri ematean, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi du gai gehiago negoziatzen jarraituko dutela eta negoziaketak bide onetik doazela. Akordio honen arabera, orain arte baino 10 milioi euro gehiago bideratuko dituzte hezkuntza publikora, bereziki segregazio handia duten ikastetxeentzat. Bestalde, deslokalizazio arriskuan dauden enpresak laguntzeko 10 milioi euroko arrisku kapitala sortzea erabaki dute. Klima aldaketaren kontrako neurriak ere hitzartu dituzte, trantsizio ekologikoarentzat 15 milioi euro gehiago bideratuz. Emazte eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurriak ere aurreakordioaren barne dira. Gisa horretan,...

Irakurri segida

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016