Herriz Herri - Bokale (L) | 2019ko Abenduaren 12a

Bokale

Bokale

Argazki erakusketa -Jacques Lannes baionar argazkilariak erakusketa baten bidez bere obrak aurkezten ditu Bokaleko Herriko Etxean, abenduaren 2tik 31ra, astelehenik ostiralera, (8:30- 12:00 / 13:30-17:00). Artistak dioen bezala "Ez da pasaporterik behar... etor zaitezke eta mezu hori zure lagunei igor iezaiezu, nahi baduzu".
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik". Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'" Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016