Pilota À¢'€'" Herriko lehiaketako
finalak, esku huska, arras ederki
iragan dira trinketean, jendalde
kopurutsuaren aitzinean. Huna
emaitzak.
4. mailan, Paxkal Aldacourou eta
Eric Lespade 40, Panpi Oronos
eta Jean-Michel Allot 34.
3. mailan, Hervé Castanchoa eta
Xan Oronos 40, Paxkal Ibarrola
eta Yves Lopepe 33.
2. mailan, René Moustiratz eta
Louis Sallaberry 40, Paxkal
Sorhondo eta Beñat Inchauspe
39.
1. mailan, Patrick Ibarrola eta
René Muscarditz 40, Pantxo
Valencia eta Mathieu Olhagaray
31.
Emaitzek erakusten duten
bezala, partidak orokorrean
biziki jokatuak izan dira,
ikuslegoaren atsegina betez.
Plaza gizon izendatua izan
da Antxordokiko Dominique
Amestoy.
Finalen ondotik Iparla jatetxean
egin den afariak arrakasta
pollita ukan du, 120 bat lagunen
artean.
Ladj Ly frantses zinegilearen "Les
misérables" filmak hotzikara eman daut.
Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena.
Victor Hugoren Les misérables eleberriari
keinu bat eginez, Parisaldean den
Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten
egoera gogorra
zaigu kondatua, garai
bateko etorkinen haurren inguruko istorio
korapilatsuak, errealitate
bat guk hemen
nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri
handietan etorkinen kontrako bozak gero eta
gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada
harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak,
baina bai gobernu desberdinak, etorkinen
integratzeko araberako politika bideratzen
jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz
hauekin bururatzen da filma: "Ez da ez
belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile
txarrik baizik".
Negu atari huntan, elkarte humanitarioak À¢'€'"
Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria
Solidario eta abar À¢'€'" lan eta lan abiatuak dira
gabezia handienean direnen fagoretan, hain
doa prekaritatea...