Kostaldean | 2020eko Agorrilaren 06a

Ttipi eta handi, zernahi etxe Urdazuri auzoaldean!

Ttipi%20eta%20handi_%20zernahi%20etxe%20Urdazuri%20auzoaldean!

Joan den astean sail huntanberean aipatu dugu DonibaneLohizuneko auzoalde berezi bat,Urdazuri deitzen dena. Aipatudugu oroitarazteko duela 50 urtesortu zela, gaitzeko obrak akulaturikbospasei urtez segidan. Egungai bera gogoan nahi dugu azpimarratuauzoalde horren berezitasunbat anitzek laudatzen dutenaoraino ere. Etxegune anitz badaukabainan etxegune desberdinak,asko gisetarat desberdinak gainerat.Hori hola nahi ukan baitzutenproiektua pikoan ezarri zuteneketa bereziki Pierre Larramendyorduko auzapezak. Badira berazetxegune handiak, zazpi estaigora berdin, eta handik hurbil, urhegian edo(eta) barnaxago, etxelerro zonbait etxe bakoitxa familiabakar baten aterbe. Baziren bizitegiakerosteko eta baziren arrandanhartzeko. Asko, karrikatik behatzenzaiotelarik, xinple xinpleak,eta beste frango apainduxagoak.Aniztasun bat guziz gustagarriadenen buru.Hasian hasi, hauxe nahi dugu ereoroitarazi. Denboran, auzoaldeberri horren moldatzerat apailatuzirelarik, batzuk erran zuten untsaizanen zela pizina edo mainutegihandi baten hor nunbait egitea.Xede hori etzen haatik gauzatu.Pizina baten aldeko mugimenduaez baitzen oraino hain azkar etaikusiz ere pizinak toki handia hartukozuela, toki hori eskas gerobizitegientzat. Geroxago egin zenhaatik pizina ere eta ez handikhain urrun, Xantako auzoaldean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/08/06

"Surf-park" delako bat Donibane Lohizunen?

Donibane Lohizunen, kasikbat-batean nunbaitik atera duteproiektu bat gaitza eremu handixkobat hartzen ahal lukeenaJaldai auzoaldean, herriarenakdiren lurretan. "Surf-park" deitzenda, ingeles izenak aise sartzenbaitira gaurko egunean, etaberehala eztabaidabide bilakatuada. Herri Berri abertzale taldeaarrunt kontra jarria dago etaingurumenaren aldeko elkarteasko ere ba. Izen biltze bat muntatuadute jendeari galdetuzzabaldua duten deia izenpetzea.Bestalde Donibaneko macrontiarreriere etzaiote gustatzenhartu den bidea, diote ikerketasakon bat behar litakeela akulatuherritarren ikusmoldea zoin denikusteko.Bainan zer da xuxen proiektuhori? Gauzak ez dira arrunt garbieta Herriko Etxean diote deusez dela oraino eginik. Bainankontra direnek azpimarratzendute orain dela bermatu behareta ez obrak hastearekin, orduanberantegi izanen-eta. Gisa guzizbalitake aintzira zabal bat bezala,alimaleko mainutegia, bainanuhaintegi ...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/08/06

Ziburuko eltzegintza etxea gogoan

Iragan mendean fama handiabildu zuen Ziburuko eltzegintzaetxeak, oraino ere anitzek "poteria" deitzen dutenak. Etxe hori sortuzelako mendeburuaren ohoretanerakusketa berezi bat muntatuada Baionako Euskal Museoanbainan lantegi hortan arizan direnmargolari eta apaintzaleen omenez,Baionakoa osatzen duelanolazpait, bada beste erakusketabat Donibane Lohizunen, Dukonteneaegoitzan. Besteak bestehor ohoratzen dira Pedro Garciade Diego, Carmen Fischer etaRoger Berné, jeinu handiko hiruartista. Erakusketa idekia asteazkenetikiganderat, arratsaldeko3etarik 7ak eta erdiak arte bai etalarunbat goizetan 10etarik eguerdieta erdi arte.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/08/06

Ziburun, herriaren aurrekontuak

Ziburun herriko kontseilua bilduda aurrekontuen bozkatzeko. Aurtengoakarras bereziak dira nahitezurtea jadanik han harat joana.Agorrilean gira alabainan! Jazkoildo bertsutik segitzen da beraz.Bilkuran gehienik aipatu dena,tenisgune xaharrean eraiki bilgunea.Oraiko gehiengoari etzaionabatere gustatzen. Kirol lehiaketaaskorentzat egina bainan ez hortarakobatere egokia azkenean.Obra asko akulatuko da berazegokiago izan dadien eta obrahorientzat mailegatu dira bi milioieuro.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/08/06

Indar-jokoak Hendaian

Usaian baino doi bat berantxagobainan betiko kar berarekin indarjokoikusgarriak berriz hasi diraHendaian eta hilabete huntanguzian segituko dute asteazkenarratsetan Gaztelu-Zahar pilotaplazan, Herri-Kirolak elkarteaantolatzaile, Herriko Etxea laguntzaileeta turismo bulegoaren sustenguarekin.Mugaren bi aldetakojokolari asko zoin-gehiagoka etabeti giro herrikoi batean!Aizkolari, harri altxatzale eta beste!Joan den egunean, harri altxatzaletanbazen 9 urteko mutiko bat,Jokin; lau aldiz airoski altxatuduena 34 kiloko harri bat, berabaino pisuagoa, ederki txalotuaizan baita!


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/08/06

Zokoan, 42 gradu ezbaian!

Lehen ere izan dira bero handiak.Gure eskualdean behinere izanote da haatik joan den ortzegunekohorren heinekorik? Arratsaldeko5ak irian, 42 gradu ezbaian Zokoan,xuxen xuxena 41,9 gradu!Duela 17 urte, 2003ko agorrilaren3an, 40ko hori ja gainditua zutentoki berean. Aldi huntan kasik biozka gorago beraz.

Irakurri segida

3556. zbk

Azalekoa | 2020/08/06

Euskal Elkargoa urrats baliagarrian

Euskal%20Elkargoa%20urrats%20baliagarrian

Uztailaren 17an Jean-René Etchegaray presidente postua hartzeko hautatua izan bazen, oraingoan presidenteordeak eta delegatuek hartu postuak nor diren jakinean gira. Joan den ostiralean Euskal Elkargoko osoko biltzarra iragan baita, oraikoan batzorde iraunkorra ibiltzeko moduan izanen da.

Batzorde Iraunkorraren osaketa

232 hautetsiz osatua den biltzar orokorrak,joan den ostiralean, batzorde iraunkorreko72 hautetsi bozkatu ditu. Presidentearekinorotara 73 kontseilari izanen dira. Legeakbehartzen duen bezala, 15 presidente-ordeizanen dira, hauek presidenteak hautaturiketa 57 elkargoko kontseilari eta 10 hautetsipolo deitzen diren eremuetarik etorriak. Poloedo lehengo elkargoak, biltzar orokorraaitzin bildu ziren, eremu bakoitzak bereordezkariak hautatzeko.Batzorde hunek deliberazio batzuenbozkatzeko ahalmena du, baina ere berefuntzioa du biltzar orokorreko gai ordenaprestatzea. Aitzineko kargualdian hilabeteanbehin biltzen zen, pentsatzekoa da erritmoberdinean segituko duela. Batzorde hortandiren hautetsiek, 19 delegazio ukanendituzte, beste poloetako herriko edozeinhautetsiek ere parte hartzen ahalko dute.Banazka 72 hautetsi horiek bozkatuak izandira, poloka aurkeztuak izan dira, han bertanere posibilitatea bazen bere hautagaitzapausat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016