Azalekoa | 2021eko Apirilaren 29a
Oporretan lasaiki ibili nahian
M.O.
Ortzaizera buruz joan gira, jakin baitugu Donazaharreko Loïc Martinon eta Franche- Comté eskualdeko Lorene Fourot bikoteak aktibitate berria eta ez usaiakoa hasia zutela. Enpresa "Kanpolo" deitu dute, ibilgailuak berrantolatzen baitituzte, gero oporretara etxea berekin segituz.
Bikote baten opor moldetikabiatua
Loïc Martinon mendizalea da, LoreneFourot-ek aldiz itsasoa du opor lekugustukoena, bidaian ibiltzen zirelarik,pentsatu zuten, errazki ibiltzeko berenibilgailua antolatu behar zutela lo egitekoahala emanez. Lorenek erraiten zaukun,burua hartu gabe maite zutela askatasunosoz bidaian ibiltzea. Loïc Martinon-ekCompagnon egituran formazioa egin eta,zurgin-maiasturu izanez, zurez autoarenantolatzea, oporretara joaiteko behar direnguziarekin pentsatu zuen.Horrela hasi dira aktibitate berriaren garatzen,Loïc-ek gaur egun oraino kanpoanlan egiten badu, astean egun bat sortuaktibitate berrian pasatzen du. Lorenekerraiten zaukun galdeak badituztela,frogatuz bikotearen proiektuak bide egitenahal duela.
Neurrira egin kontzeptua
Beren ibilgailua oporretara joaitekoantolatua zutela, lagun batzuen galdeakukan zituzten, Loïc-ek pentsatu zuen sailhortan bazela merkatu bat idekitzeko.Ekipamendua autoetan %100 kentzekomoldekoak dira, neurrira eginak dira,ibilgailuak eguneroko erabilera izan dezan.Pertsona batek bere ibilgailua 15 minutubaino gutiagotan konfigura dezake, eginahalasinpleki ekoiztua baita. Bakoitzarenbeharren arabera, diseinuaren azkartasunaeta iraunkortasuna bermatzen duen izeiaegur trinkoa erabiltzen du. Zur mota horiazkarra da eta urari ongi ihardukitzen du.
Inguruneaz kezkatuta, bertako eragileekhornitutako kalitatezko eta ekologikomaterialak erabiltzearen alde egin dute.Edozein ibilgailu mota apaintzen ditu,bezeroarekin hitz egin eta, beharrenarabera, proiektua aurkezten du. Autoarenneurriak hartu eta, aurrekontua proposatzendu eta onartu eta, muntadura ekoizten du.Lorenek erraiten zaukun, ikusiz bezeroarengaldea, 30 eta 100 orenen arteko lana dela.
Askatasun osoz bidaiari
Ibilgailua eta etxea elkarrekin segitzekoformula desberdinak dira proposatuak etanoski prezio desberdinetan, 2000€tik...5000€ arte. Lehena basikoa: pusken altxatzeko3 modulu, 4 pertsonarentzat mahaiaeta jarlekua, lo egitekoa bere matalazarekineta sukaldatzeko gasa. Prezioaren araberabeste moldaketa batzuk egiten ahal ditu,adibidez 3 X 20 pintako edukiontzi biltegia,komun lehorra zerrautsakilakoa... etahozkailua.
Oporretatik etorri eta, moduluhoriek biziki errazki plegatzen dira, ez dutebaitezpada leku handiren beharrik. Autobakoitzean antolamendu desberdina delazioen, bakoitzaren beharrak edo(ta) nahiakkontutan hartuz dituzte obrak hasten.Lorenek zioen horrela ibiliz, edozein tokitangelditzen ahal dela, baimenik eskatu gabe,askatasun handia eskainiz. Gaurko egoerasanitarioa dela eta, oporretako aterpe batalokatzeko egoera zein nolakoa jakinean ezizanez, holako formulek arrakasta ukanendute.Ortzaiztar bikote gaztearekin harremanetansartzeko www.kanpolo.com sarearen bidezegin ditaike edo mailez kanpolo64@gmail.com.Oporrak gogoan udari buruz abian girela,horra ibiltzeko proposamen atsegina!











