Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Apirilaren 29a
Kantonalak: EELV eta Génération.s Baiona 3.ean
Joan den astean bi mugimendu politikok aurkeztu dute departamendukohauteskundetarako Baiona 3ko kantonamenduko hautagaitzabateratua. Baiona 3 kantonamendua, hiri erdia eta Baionattipia auzoko eremukoa da. Gaur egun Henri Etcheto eta Marie-Christine Aragon dira kontseilari nagusiak, 2015ean 2. itzulian%52,52rekin kargualdia hartu zuten.
EELV eta Génération.s alderdiak elkarrekin abiatzen dira, VéroniqueDuprat abokatu dena eta Mixel Esteban historia erakaslealehen lerroan eta ordezko Xan Ansalas HSE teknikalaria eta IsabelleLabadie-Lemière ordezko ukanen dituzte. Kanpainarenardatz nagusiak azaldu dizkigute: elkartasuna eta ekologia lehenlerroan ezartzenbadituzte, jendeen arteko elkartasuna, bizimoldeaeta ingurumena hobetzeko xedea dute. Prentsaurrekoanazaldu nahi izan dute Departamenduko Kontseiluko egiturarenaldatzearen beharra, hurbilagoko instituzioa eraiki nahiz. EuskalElkargoa eta Departamenduko kontseilua bateratu behar direla,tokiko konpetentziakelkartuz, sufragio zuzenean hautetsiakhautatuz.











