Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Apirilaren 29a

Aiherra

Kabalkadako laguntzaile eta langileek kabalkada egunean lepoan zuten zapi gorria
Kabalkadako%20laguntzaile%20eta%20langileek%20kabalkada%20egunean%20lepoan%20zuten%20zapi%20gorria

Heriotze

Maitexa Sainte MarieXedarriko etxekoandre xaharrakutzi gaitu. Orain 88urte egin beharrak zituen.Bazuen 2 urte et’erdi Izturitzekoxahar etxean zela, eta joan denlarrazkenaz geroz ez zen batereontsa. Emazte erne eta langilearenoroitzapena uzten dauku.Sukaldari biziki ona izanki,eskuin eta ezker badu zonbeiteta zonbait lan eramanik. Norkdaki zonbat apairu prestatu izandituen bere bizi kargatuan, izandadin Attatea ostatuan ezteienala edozein bazkariren karietara,ala familiako bazkarientzateta komunione eta bataioentzatMaitexa galdatzen zutenenetxetan! Badu zonbeit eskukaldiemanikbesta komiteko gazteeriere, bestetako zikiro bestarentzat,ilarrak prestatu behar zirenean,berdin kermezako antolatzaileeri,harek baitzuen kermezetakobazkarien ala afarien kudeaketabere gain hartzen janarierosketak eginez, langile laguntzaileakbere inguruan bilduz etabazkari ona prestatuz. Pentsa!Denboran 700 bat bazkari etaafari Aiherrako kermezan zerbitzatzenziren! Bestalde, kantaritrebea zen, eta parrokiako koruarenedo abesbatzaren errepikakez zituen hutsegitekoak, ezeta urte guziz antolatzen zirenkoruen elgarretaratzeak. Etxaldeanere animaleko aztaparrekoemaztea izan da, Jean-Pierresenarra lagun.

Maitexa zenaren ehorzketakjoan den larunbat arratsaldeaniragan ziren Aiherrako elizan.Jendalde handia jin zaioMaitexari azken agurraren egitera.Dolumin bizienak Jean-Pierre senarrari, Sainte Marieeta Duhalde familieri, etxekoJean-Paul eta Isabellen familiari,ahaide guzieri.

Epizeria ibiltaria

Joan den abenduaz geroz asteanaldi bat baliatzen ahal dugunzerbitzua da hau. Hazparnerajoaiteko partez, herritarrekherrian berean egin ditzaketeerosketak. Herriz herri ibilki da,baina gure herriari doakionez,ostiraletan da Aiherrako plazaraheldu (16:00-17:00), goizarekinheldu zelarik berriki arte.Aiherrako plazan “Bea’rik” izenaduen kamioiaren barnean densaltzaile andereak, edozeinsaltegi edo epizerietan aurkidaitekeen produktuak saltzenditu, hala nola fruituak, baratzekariak,arroltzeak, ogia, xarkuteria,haragi, gasna, edari (arnoa,garagardoa), bai eta egun guzizbeharrezkoak zaizkigun azukre,esne, pasta, ura, olio eta beste.Saltzaileak tokiko ekoizpenaksaltzen ditu, Aiherrako laboraribatzuenak ere, edo herri auzokoak.Eta nungoak diren markatzenere du. Xehetasun gehiagorentzat:07 50 01 93 29

Gozategia jatetxea, berriz irekitzen

Gozategia jatetxea 2 astez hetsiada. Ondorioz, maiatzaren 4tikgoiti berriz hasiko dira etxeraeramaiteko janarien prestatzen,eta pentsatzekoa da, agian,prentsak aipatzen duen bezala,maiatz erditsutan ostatuak berrizirekiko direla, hots Gozategiaostatuan eta ostatu guzietanaspaldiko partez bazkaltzenahalko girela. Geroak erranen.Gauden beha!

Eskola libroko burasoek, murgiltzearenaldeko hautua egin

Euskararen irakasteko bi eskolamota edo bi sistema daude:ikastoletan 50 urte hauetanlehen maila osoan praktikatzenden murgiltze eredua, edoeskola publikoan eta eskolagiristinoetan proposatzen dutenirakaskuntza elebiduna. Azkenurteetan, hauek esperimentaziobat eramaiten dute, tokika, amaeskolan lehen 3 urteetan euskaradenbora osoz erakatsiz.Euskaren irakaskuntza on batsegurtatu nahian, bazuen zenbaithilabete eztabaidan ari zirelairakaskuntza elebiduna orainarte garatzen duen Aiherrakoeskola libroko burasoak.

Hautubat egin behar eta, berrikitanburasoak gauzen trenkatzekobildu dira. Azkenean burasoenosotasunak lehen 3 urteetaneuskaraz baizik ez irakastearenaldeko hautua egin dute. Euskararengeroarentzat dudarik gabeberri ona. Hezkuntza nazionalaknola ihardetsiko duen laster ikusikoda.Dena den, heldu den urtekoikasturtearentzat, izen emaiteakorain hasten dira. Irakasleekfamilia berriak errezibitzen ahaldituzte, aitzinetik hitzordu bathartuz e-postaz ecoleimmac.ayherre@gmail.com edo 06 4059 96 86 zenbakira deituz.


Herri bat bilduz” dokumentalaTVPIn ikusgai

2017a aihertarrentzat urte bereziaizan zen, gertakari handi batekmarkatu zuen urtea, buruilaren22 eta 29an eman baitzutenurte batez prestatu kabalkada.Hiru mila jendek ikusi ahal izanzuten. Ikusi ahal izan ez zutenentzat,Kanaldudek grabatueta saldu zituen DVD eta USBgakoak. Funtsean, “nahieran”sailean oraino Kanaldude telebistanikus daiteke.Lehen aldia zen Aiherrak kabalkadaprestatzen zuela, lehenaldia zen 140 herritarrek eta 20antzuolarrek elkarrekin partehartzen zutela (dantzari, antzerkilari,makilari, zapur, musikari),ikusgarri berezi hortan, lehenaldia zen 83 laguntzaile eta 16dendari haueri juntatzen zirela.Karia hortara, zenbait hilabeteberantago Kanaldudek “Herribat bilduz” dokumentala partehartzaile guzientzat atera zuen.Parte hartzaileentzat, dudarikgabe geldituko den oroitzapenhandi bat.TVPI telebistan Kanaldudekhedatuko du hau maiatzaren6a eta 13a bitartean, ostegunarratsez hasiz, maiatzaren 6an(21:00), ostiral goizez (9:00),larunbatez (13:00), igandez(12:00), astelehenez (17:00),asteartez (23:00), eta asteazkenez(18:00). Berrogeita hamarminutu irauten du. Ez zaizuedolutuko!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3591. zbk

Gure Hitza | 2021/04/29

Neguazkeneko piltzarrak

Peio Jorajuria

Senpereko berriketariak hitz berri baterabili du joan den asteko berrietan, “neguazkena”,primaderako lehen aste horietanneguko atzaparrek oraindik azkarjo dezaketela seinalatzeko. Primaderaabiatua baina negua ez arras bururatua,mahasti eta zuhaitz fruitudun asko krudelkijotzeraino, nehork ez zuela holakorikigurikatzen. Udatik udazkenera pasatzengiren bezala, negutik neguazkeneraote, udaberrira baino?

Dena den, neguazkenak ez du soilik naturajo. Kirol mundua ere karramixkatudu, berezikiago pilotaren alorra. Pilota,joko gogorra da. Ez ditu haatik eskuakzauritzen bakarrik. Bihotzak ere zauri ditzake.Agusti Waltary kubatarra erretiratuberri da pilotaren alor profesionaletik.Badu hamabost urte Kubatik ihes eginikhemen zuela teilatu hartu. Izar bat izanda pilotaren munduan. Duela guti egunkaribateko kazetari batek elkarrizketaegin dio, zer zioen bere ibilbideaz errandezan. Ahoan bilorik gabe mintzatu da,onak eta txarrak aipatuz. Bereziki hastapenhartan zein zaila izan zaion heme...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016