Han eta Hemen | 2021eko Apirilaren 29a
Maiatzaren 1ena
Langileen eskubideen aldekonazioarteko borroka egunaizanez, sindikatu eta mugimenduakegun hortaz baliatzen diraberen aldarrikapenak plaza publikoraekartzeko.1886an Estatu Batuetako langileekzuten langileen egun horifinkatu, langileen kontratu anitzmaiatzaren 1ean arraberritzenbaitziren. Orduetan 8 orenekolan eguna aldarrikatua izan zeneta manifestazio erraldoiak iraganziren. 1889ko uztailaren20an, Parisen, Bigarren Internazionalarenkongresuan erabakizen 1890etik aitzina maiatzaren1ean munduko herrialde guzietan"Lanaren Eguna" ospatukozela. Geroztik urtez urte, langileekmanifestazio baten bidez,langileen lan baldintzak gogoan,egun hori ospatzen dute. Ipar Euskal Herrian ere, egunhori urtero markatzen da. Duelazenbait urte sindikatu guziekdeialdi bateratua egiten bazuten,aldaketak izan dira, desadostasunbatzuren ondorioz.
Aurtengo deialdia joan denastean egina izan da, CGT,LAB, Snuipp-FSU sindikatuek,Gazte-Ekintza, Eba, Etorkinekin,Bizi eta Antzokiak Okupatukolektiboek deialdi bateratuaegin dute. Baionan Lan Burtsatikabiatuko den manifestazioa(11:00), "mundu justu, sozial,bateratu, berdintasunezko etafeminista baterako" lemareninguruan iraganen da.
Bildu diren mugimenduekgaurko egoera gogoan dute,lana, askatasun indibidualaketa kolektiboak itzulipurdikatuakdirela. Plantan jarriak direnlangileen babesteko laguntzasistemak baldin badira ere, krisisanitarioak langileen soldataketa enpleguak kaltetu dituelaerrana izan da. Elkarrekineskatzendute Estatuak gazteendakobizi baldintza duinak bermatzea,emazteen eta gizonenarteko berdintasunaren aldeborrokatzea eta zerbitzu publikoakgaratzea, hau guzia sozialkohesio batean oinarrituz. Bestalde,heldu den larunbatean,antolatzaileek aipamen bereziaeginen dute: etorkinen, kultursaileko langileen eta klimarenegoeraren inguruan.















