Euskal diaspora | 2021eko Apirilaren 29a
Munduko hainbat Euskal Etxe Gernikari so oroimena argi aitzina begira
Joseba Etxarri
BAIONA, LAPURDI.
GernikakoBonbardaketaren 84. urteurrenaizan da iragan astelehena, eta urteguziz bezala Euskal Herrian ezezik,munduan barna, hamaika euskaletxe eta komunitatetan izan duoihartzuna. Mundu osoan, EuskalEtxeetan, urteko ekitaldietan gehienegiten den eta sentitzen den ekimenetarikbaita apirilaren 26koa,ez bakarrik baina Hego Ameriketanbereziki, kasu batzuetan beraujasan zuten eta oraindik bizirik direnondarreko pertsonen lekukotasunzuzena baitute heien artean. Gogoratze-ekimen berezia da, bestalde,tristea eta arras hunkigarria: EuskalHerriaren, euskal tradizio etaaskatasunen sinbolo den herriareneraso eta suntsipena gogoraturik.Tristea baina itxaropentsua. Norberarenbarneari lotua da data, munduosoan euskaldun andanak heieneuskaltasunaren adierazle kantatzenduten 'Gernikako Arbola'rilotua. Eta aurten ere hamaika izandira urtebetetze honen karietara plazaraatera diren Euskal Etxeak: pandemiatenore huntan, horrek errannahi du, protokolo guziak begiraturik,batzuk Gernikako sarraskiagogoan bildu direla presentzialki;eta beste batzuk ekitaldi birtualakantolatu dituztela, Gernikako bideoeta irudiak zabaldurik; edo edukiakhedatu dituztela, irudi, bideo, iruzkineta aipuak partekatuz.
Pentsatu baino jende gehiago hunkitudu aurten ere Gernikako Bonbardaketarenurteurrenak. EstatuBatuetan, "Picasso presents Gernika" dokudrama estreinatu zutenlarunbatean; Kolonbian programaoso bat garatu zuten euskal taldeberri bateko gazteek "Gernika,bakea eta berradiskidetzea" izenpean;Alemanian, Berlingo EuskalEtxeak lore-eskaintza egin zuen hirikoGuernica-platzen; Venezuelan,lekuko izan zen Caracaseko EEkoItziar Rodriguezen testigantzarenbideoa egin eta zabaldu zuten; Txilen,mikroipuin, poema eta bizipenidatzien bilketa egin zuten, Gernikakari, Santiagon; Argentinako TresArroyosen, Picassoren Guernicarenaltzairuzko bertsio bat ezarri zutenhiriko Euskal Plazan, Aurreskuadantzatu eta kantatuz estreinatu;Uruguain, FIVUk Agurra dantzatuzuen Montevideoko oroitarriarenaurrean; eta antzeko ohoratze etaoroitze ekintzak egin dituzte bestehamaika euskaldun eta euskal etxeantolatzaile, lore-sortak ezarriz,aurreskua dantzaturik, GernikakoArbola kantatuz... nahasiz presentzialaeta birtuala, hori baita gaurkoegunei dagokiena; segitzea, oroimenalagun, aitzina begira.











