Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Apirilaren 29a
Senpere
Kultura agonian
Apirilaren 17an, merkatuarekinbetan manifestaldi xume batantolatua izan da, kulturako aktorebatzuen ekimenez, xingolabatean idatzia zelarik "AntzokiOkupatua, Sustengua". Oraikoegoera latzak hunkitzen dituenherriko elkarteek parte hartudute, bereziki Larrekon kokatuakdiren Elirale eta Kiribilkonpainiek, hauekin ere ikusidugu Lapurdi 1609 elkartekokide batzu. Urte bat jadanikaktibitate gehienak egonaldiandirela, etsipen betean izanikere Pantxika Telleriak bere hitzaldianerakutsi nahi izan duberen ekimen eta borondateona, gauzak lehenbailehenantola diten aldarrikatuz.
Orainarte ikuskizunetako intermitenteakbizi dira diru laguntzeri esker,haatik langabezia asurantzarenerreformak uda hondarrean,milaka kide eman lezakeprekaritate gordinean. Halereumore ona nagusi izan da, kantueta mutxikoak alegrantziasortzaile izan dira. Esperantzaizpi batzu badira udari buruz,neurriek baldintzatzen badutebederen, jadanik Larrekon,Elizan eta Inharrian dantzaikuskizun eta bi kontzertu programatuaklitezke. Berrion bat,azpimarragarria,iduri luke kulturgune, ostatu, komertsio etakirol tokiak maiatz erditsutanideki litezkeela, bistan denaneurri zorrotzekin. Hau denenberri emanen dugu, denak argikibaieztatu ondoren.
Dolu
Joan den ortzegunean,gure elizan, AnnaLarreche sortzezPocheluren ehorzketakomeza iragan da, jendetzaeder baten parte hartzearekin.Duela 84 urte sortua zen ItsasuGibelarteko auzoan eta Jean-Pierre bere senar zenarekinXabatene-Etxeberriko etxaldeanbi haurretako familiahazi. Hauetan Xalbat baserriarensegida hartu duena, baitaPaxkalin Aincy goizegi joandena eta luzaz Herria astekarianlan egin zuena. Annak, lanekobizitza eramanik, bere adinekoosasun arazo batzu pairatzenzituen bainan ustegabean heriotzakharrapatu du.Penetan gelditzen diren senideeta adiskide guzieri, gure partetikdolumin bizienak helarazinahi ditugu.
Herburuko bidegurutzea
Jadanik aipatua ginuen nolabidegurutze hori biribil gunemoduan ezarria izan den, aldihuntan haatik arduraduneksinpleki halako ofizialtasun batnahi izan dute eman. Hor aurkituditugu DepartamendukoKontseilaria Philippe Echeverria,Dominique Durruty Sobamat enpresakozuzendaria, baita IdiartDominique herriko auzapeza.Departamenduaren gain ziren175.000 euroko obrak uste bainolasterrago iragan dira, eguraldialagun, baita auzoko biztanleekinfrango aise konponbideakharrapatuz.Jakin beharda, Ainhoa, Dantxaria, Sara etaSenpere lotzen dituen bidegurutzehuntan 8.000 auto etakamioi batez beste egunero pasatzendirela eta aitzinekomodeloankezka eta oztopo baizikez zegoela, baita istripu batenarriskua beti zalantzan. Ekintzahunen saihetseanaparkaleku bikainaantolatua izan da, auzokoZuzulua ostatuaren atseginetan.Orain gure herriarengain gelditukodira argitze lanak, 2022annaski.











