Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Apirilaren 29a
Uztaritze
Bide heste
Baionara doan errege-bidenagusian, departamendukozerbitzuek Arruntzara sartzekobazter bidea hetsi dute, apirilaren15etik ekainaren 30a arte.Iduriz, Herriko Etxeak hetsi ondoanbaizik ez du hori jakin. Berazauzo hortara sartzeko itzuliaegin beharko da Planuyakolantegi gunearen bidetik. Hestehori obra batzuen egiteko edosegitzeko egina ote den ez daoraino deus ageri. Ondoko egunetanageriko.
Pilotaz
Plaza laxoetan entrenamenduedo trebatzeak heldu den udakotxapelketeri buruz laster hasikodira (agian iraganen direnak),nahiz kirol ministeritzakahalbide horier buruz oraino ezduen deusik zabaldu. Euskal pilotaligako Jean-Michel Garayarlehendakariak, pilota elkarteakgomendatzen ditu halere hastera,sanitario krisiari buruz hartuakdiren neurriak ahalik etahobekien errespetatuz. Txapelketeriburuz zer nolakoak edoheinekoak izanen diren ez daoraino ezer finkaturik. UztaritzekoKapito-Harri elkartearidoakionez, Beñat Etchetolehendakariak atxiki ttipirakoeta luzeko jokoarentzatosatu taldeak agertu ditu.
Atxiki ttipian: helduenlehen mailan ariko direnakbi talde. BateanPelletratanaiak eta XimunDestaillac, eta besteanTony Prajs, Paul Fernando eta Jean Pierre Etchepare. Helduetanbigarren mailan aritzekotalde bat: Antton Echenique, JulienSarthe eta Nicolas Sansebastian;gazte mailan talde bat:Clément Alzuri, Bastien Sartheeta Xan Hiriart-Leizagoien. Horietazbestalde badira ere gaztetxoetanbi talde, kimuetan bateta xitoetan bi.
Luzean: lehen mailako taldea:Beñat eta Frantxua Pelletrat, AnttonEchenique, Julien Sarthe,eta Antton Pechberty; bigarrenmailako: Jean Pierre Etchepare,Paul eta Pierre Fernando,Maxime Haitze eta Damien Susperreguy;azkenik gaztemailan:Bastien Sarthe, Iban Lapergue,Jokin Dione, Rafael Urrutia etaXan Couloume.
Bilgune plaza pilotariak etorditen zain dago. Emazteen saileanere badira palantxaz lotzekoprest direnak bainan hauektrinketean. Pilotak Uztaritzenbere tokia beti ukan du eta pandemiarengatikizan den hetsialdiarenondotik, agian denekgogo onez jokatuko dute aurten.Gauden itxaropentsu.











