Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2021eko Apirilaren 29a
Donoztiri
Heriotza À¢'€'"
René Salanne, DonoztiriBelilategikoa, Parisen COVID-19aren ondorioz, zendu da 94urtetan. Baionan sortua 1927an,Mosoeletako olan lan egin zuenbigarren gerlatik landa. Ezkerrekobaloreak zituen familia bateanhazia izanez, JOC (giristino gazterialangilea) mugimenduan sartuzen bai eta sindikatuan, lehenikCGTen, bainan sindikatu horrenkaporalismoa ez jasanez CFTCensartu zen. 1947ko grebetan partehartu zuen bere lantegian bai etaeskualdean, bere engaiamenduariesker CFTCren eragina garatuzuen, ordu arte sindikatu horrekmetalurgian apala zuelarik. AkitaniarentzatJOCren permanenteabilakatu zen eta 1951n Pariseratjoan zen idazkari nagusi ordebilakatzeko, 1955ean lehendakariizendatua izan zen. 1956anEdwige Castiglionirekin ezkonduzen eta hunekin lau haur ukan zituzten.Ondotik CFDT sindikatukoidazkaria bilakatu zen. Munduanzehar anitz ibili zen CFDT sindikatuarenizenean.
Bere ama sortzez Donoztiri Belilategikoaizanez, atxikimenduhandia bazuen gure herriarentzat,erretretan sartuz geroz bere andrearekinprimaderatik larrazkenerathemen bizi ziren. Jende guziekezagutzen zuten, bere jendetasunapreziatzen zuten, umiltasuna,denendako zuelarik hitz goxo bat.Hunen ehorzketak iragan dira joanden larunbatean, mezatik landaehortzia izan da Donoztiriko hilerrian.Doluminak bere familiari.










