Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Apirilaren 29a
Hazparne
Kultura itzulika
Azken denbora hauetan kulturazbizi den jendea eta kultur zaleakbereziki arranguratuak agertzendira, egoera huntan ez dutelako lanegiten ahal eta geroari buruz eregaldera anitz baitute. Antzoki batzuokupatzen dituzte eta karrikarajausten dira kezkak plazaratzeko,bainan ere bazterrak alegeratzeko.Iragan larunbatean, goizez merkatuanemana zen hitzordua itzuli-mitzulika hartzeko testu batzuirakurtuz. Gisa hortan aterabiderikez duen kulturaren egoera irudikatzendute. Gero kantuz eta dantzanarizan dira. Ondotik Herriko Etxekobalkoian oihal bat zabaldu da etamusikarien ondotik jendea karriketanibili da.Huna hemen, karia hortara TxominHeguyk idatzi duen kantua:
Kulturaren fagorez
(Doinua Joseba Elosegi)
Lotuz aire zaharrari
Dugun kanta bertsu berri
Kulturaren geroari (x3)
Honen behar gorriari.
Ofizialen kemenaAmateurren
ekarpenaGuziek ontzen sormena
Jendarteko harremana.
Antzerkiak eta dantzak
Musikak bertsularitzak
Baita literaturgintzak
Hazten gogo ta gorputzak.
Kultura da funtsezkoa
Zirrararen aragoa
Zinez baitezpadakoa
Janari beharrezkoa.
Euskara da oinarria
Kultura altxagarria
Biziaren hazkuria
Herriaren lokarria.
Etsipenetik urrundu
Ate hetsiak astindu
Kultur guneak zabaldu
Ta plazetan berriz bildu.
Lorentxa Beyrie
Apirilaren 30ean presondegitikaterako den Lorentxa Beyrieartista untsa ezagutua daHazparnen, Ortzia elkarteariesker askotan erakutsi baitiraharen obrak. Maiatzaren 1etik 9rairaunen duen erakusketa berribat izanen da, Lorentxa 10 urtehauetan elkartearen kide delako.Presondegian bere baitariktindatzen hasi zen artista eta oraintindatzaile ezagutua da arte hortanberezituak diren askorenganik ere.Beraz Choribit gelan bereazken obrak ikusten ahalkodira eta beste batzurenak ere,arratsalde guziz (14:30-17:30)eta astearte eta larunbat goizetan(10:00-12:00).











