Gure Hitza | 2021eko Apirilaren 29a

Neguazkeneko piltzarrak

Peio Jorajuria

Senpereko berriketariak hitz berri baterabili du joan den asteko berrietan, “neguazkena”,primaderako lehen aste horietanneguko atzaparrek oraindik azkarjo dezaketela seinalatzeko. Primaderaabiatua baina negua ez arras bururatua,mahasti eta zuhaitz fruitudun asko krudelkijotzeraino, nehork ez zuela holakorikigurikatzen. Udatik udazkenera pasatzengiren bezala, negutik neguazkeneraote, udaberrira baino?

Dena den, neguazkenak ez du soilik naturajo. Kirol mundua ere karramixkatudu, berezikiago pilotaren alorra. Pilota,joko gogorra da. Ez ditu haatik eskuakzauritzen bakarrik. Bihotzak ere zauri ditzake.Agusti Waltary kubatarra erretiratuberri da pilotaren alor profesionaletik.Badu hamabost urte Kubatik ihes eginikhemen zuela teilatu hartu. Izar bat izanda pilotaren munduan. Duela guti egunkaribateko kazetari batek elkarrizketaegin dio, zer zioen bere ibilbideaz errandezan. Ahoan bilorik gabe mintzatu da,onak eta txarrak aipatuz. Bereziki hastapenhartan zein zaila izan zaion hemenintegratzea, hemen onartua izatea. Garratzena,pilotazale batzuk kolore beltzekogizona nekez zutela jasaiten. Ezditugu hemen hautsak gehiegi harrotunahi. Baina bada elkarrizketa hortan bigogoeten bazka. Bereziki arrazakeriarenpiltzarrak aipatzen dituelarik.

Kirol munduan bada askotan arrazakeriarenaipamen nasaia, bereziki futbolean.Pilotaren mundu hori jotzen duelarik,haatik, hurbilagotik joak sentitzengira. Eztabaida samina sortu dute berehalaWaltaryren solasek. Arrazakeriabadela, berdin bai, baina neurri batean,han-hemenkako piltzarrak. Piltzar soberakinak,dudarik gabe. Baina gaitza ezdela orokortu behar, diote askok, eneustez arrazoi osoz. Norbait bere larruarenkoloreagatik eskarniatzea, haatik,itsusi da, biziki itsusi. Ez bada ere baitezpadaohartzen eskarniatze horrek eragitenduen minaz. Uste dut holakoak gutidirela baina bakar batek ere ez luke ezkantxetan ez beste nehon tokirik behar.

Neguazkenaren buztankeriek beste biktimabatzuk ere ukan ditzakete: lurraldetakohizkuntzak. Aitzin hortan loriatuakginauden primaderak gutiengoan direngure hizkuntzeri ekarritako loraldi paregabeaz,frantses legebiltzarrak hizkuntzahorien aldeko lege berri bat gehiengohandiz onarturik. Gertakari historikoa,ginion, hats berri emaile. Baina gobernuak,azpi-jokoz, Blanquer jakobinoarenildotik, Macronen baimenarekin menturaz,lege berri horren kontrako helegiteasustatu du. Hirurogei bat deputatuk, LaRépublique en Marche alderdikoak nagusiki,Konstituzio Kontseilura jo dutelege berria deseginarazteko xedez. Jakobinismoarenbetiko putarrak. Helegitehorrek haserre zuzena sustatu du bazterretan.Gogo hertsiko jende horiek ezdute araiz beren maltzurkerietan kausituko.Gauden erne!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3591. zbk

Gure Hitza | 2021/04/29

Neguazkeneko piltzarrak

Peio Jorajuria

Senpereko berriketariak hitz berri baterabili du joan den asteko berrietan, “neguazkena”,primaderako lehen aste horietanneguko atzaparrek oraindik azkarjo dezaketela seinalatzeko. Primaderaabiatua baina negua ez arras bururatua,mahasti eta zuhaitz fruitudun asko krudelkijotzeraino, nehork ez zuela holakorikigurikatzen. Udatik udazkenera pasatzengiren bezala, negutik neguazkeneraote, udaberrira baino?

Dena den, neguazkenak ez du soilik naturajo. Kirol mundua ere karramixkatudu, berezikiago pilotaren alorra. Pilota,joko gogorra da. Ez ditu haatik eskuakzauritzen bakarrik. Bihotzak ere zauri ditzake.Agusti Waltary kubatarra erretiratuberri da pilotaren alor profesionaletik.Badu hamabost urte Kubatik ihes eginikhemen zuela teilatu hartu. Izar bat izanda pilotaren munduan. Duela guti egunkaribateko kazetari batek elkarrizketaegin dio, zer zioen bere ibilbideaz errandezan. Ahoan bilorik gabe mintzatu da,onak eta txarrak aipatuz. Bereziki hastapenhartan zein zaila izan zaion heme...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016