Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Apirilaren 29a
Amikuze
Donapaleuko berri zonbait
Martxoaren 11ko kontseiluan,Donapaleuko herriak deliberatudu Euskal Elkargoari Aiziritzendituen lurren saltzea (14ha).
Oroitarazi behar da duela zonbaiturte, 2016an, Amikuzekoherri elkargoak -desegin aitzin-,Donapaleuko herriari 1,5milioi E utzi zituela kirol salabaten egiteko. Emaitza horrenparte bat Amikuzeko elkargoakAiziritzen zituen lurrez osatuazen. Geroztik Donapaleukoherria ohartu da holako eraikuntzabat sobera zela berarendakoeta hobe zela EuskalElkargoaren gain uztea. Hunekkirol sala horren egiteko konpetentzia,joan den irailaren26an, aho batez onartu zuen.Ondorioz, Donapaleuko herriak,proiektu horrendako diruahunki zuen, Herri Elkargoariordaindu behar dio. Aiziritzekolurren saltze hori sentsu hortanegina da. Donapaleukoherriak eta Euskal Elkargoak14 ha horien prezioa adostudute (555.158,76€HT) etakontseiluak aho batez onartudu. Orotarat 14 ha horiek, HerriElkargoak lur erresalbu bezalausatuko ditu bere politiken eraikitzeko.
Departamendukobozak aipagai!
Ontsalaz, Departamenduko etaEskualdeko bozak martxo huntanegin beharrak ziren bainanizurritearengatik gibelatuak izandira eta gobernuak deliberatudu hauek ekainaren 20 eta 27anantolatzea.Eskualdeko bozendako zerrendakez badira oraino plazaratuak,departamenduarendakoizen batzu agertzen ari dira.Hala nola jakin dugu Amikuzeeta Bidaxuneko kantonamenduanoraiko hautetsia etadepartamenduko lehendakaria,Jean-Jacques Lasserre 77urtetan berriz abiatzen dela. Ezdakigu ea berarekin kontseilariden Anne-Marie Bruthe berrizjoanen denez.EHBairen izenean, Emilie Duboiseta Xabi Larraldek berenburua aurkezten dute (MarieHaget eta Laurent Lucmaret ordezkari).Ebiakoitz huntan, EHBaikprentsaren aitzinean, IparEuskal Herriko kantonamenduguzietan presentatuko dituenhautagaiak agerrarazi ditu.Entzun dugu ere Berdeakzerrenda baten muntatzen aridirela eta ondoko egunetanizenak agertu behar lituzkete.RNek ez du mementuko deusikjakinarazi.










