Senpereko berriketariak hitz berri baterabili du joan den asteko berrietan, "neguazkena",primaderako lehen aste horietanneguko atzaparrek oraindik azkarjo dezaketela seinalatzeko. Primaderaabiatua baina negua ez arras bururatua,mahasti eta zuhaitz fruitudun asko krudelkijotzeraino, nehork ez zuela holakorikigurikatzen. Udatik udazkenera pasatzengiren bezala, negutik neguazkeneraote, udaberrira baino?
Dena den, neguazkenak ez du soilik naturajo. Kirol mundua ere karramixkatudu, berezikiago pilotaren alorra. Pilota,joko gogorra da. Ez ditu haatik eskuakzauritzen bakarrik. Bihotzak ere zauri ditzake.Agusti Waltary kubatarra erretiratuberri da pilotaren alor profesionaletik.Badu hamabost urte Kubatik ihes eginikhemen zuela teilatu hartu. Izar bat izanda pilotaren munduan. Duela guti egunkaribateko kazetari batek elkarrizketaegin dio, zer zioen bere ibilbideaz errandezan. Ahoan bilorik gabe mintzatu da,onak eta txarrak aipatuz. Bereziki hastapenhartan zein zaila izan zaion...
Irakurri segida