Ba ote dakixu? | 2021eko Apirilaren 29a
Duela 150 urte, Pariseko Komuna (8/12)
Gilen Bacho
Luzaz, emazteak Komunako historiatikbaztertuak izan ziren, LouiseMichel salbu. Bi arrazoientzat.Lehenik, emazteek ez baitzutenbozkatzeko deretxorik. Orduan,ez ziren Komunako gobernuan.Luzaz, historialariek Komunakogobernuaren eta "gizon handien"ekintzak aztertu zituzten, eta ezmilitante xoilen ekintzak, orduanemazte militanteen eginkizunak ereez. Bigarrenik, XIX. eta XX. mendeetan,emazteenmilitantismoa betigutietsia izan baitzen, eta askotangaitzetsia ere. Polizia txosten batekKomunako militante bat, FrançoiseGacoin-Marty, barrikadetan borrokatuzuena, "moralitate txarreko emaztea"bezala deskribatua izan zen.Berdin, Marguerite Guindaire-Prévost,beste Komunako militante bat,"emazte basa" bezala. Delmasapezak, bere 1871ko kronikan(La Terreur et l'Eglise), Komunakoemazteak"odol egarri diren munstroak"bezala presentatu zituen("Pétroleus-en" leienda beltza). Errealitateaez zen batere hori.
Komunako emazteak
Komunako emazte militante gehienaklangileak ziren, bereziki ehungintzakolangileak, Marie Lemonnierbezala (anbulantziako erizain izanzena eta barrikadetan borrokatuzena). Milaka emazte Komunan engaiatuziren. Emazte batzuk eliteetatikheldu ziren eta jada II. Inperiokoazken urteetan feminista eta sozialistamugimenduetan engaiatuak ziren.1866an, André Léo, Paule Minketa Louise Michel-ek "emazteeneskubideak aldarrikatzeko Gizartea"sortu zuten eskolalaikoa neskentzat, berdintasunalanerako sarbideaneta berdintasuna herritareskubideetan emazte ezkonduentzatdefendatuz.Komunaren denboran berideiak defendatu zituzteneta jada lehen egunean,martxoaren 18an, emazteakziren lehenak soldadueneta kanoien arteanezarri zirenak soldaduakkonbentzitzeko.
Hamaregun berantago, ElisabethDmitrieff Pariseratetorri zen, Marx-en mandatarigisa. Komunako gobernuareneta emazte langileen buruzagiekinbildu zen deialdi hori egin aitzin:"Parise blokatua da, Parise bonbardatuada (...) emazte herritarrak (...)irabazi edo hil behar da!". EmazteenBatasuna sortu zuen, 1.000 emaztekide baino gehiagorekin eta bihelbururekin. Lehenik, jazarraldiasostengatzea. Bigarrenik, emazteenlana kooperatibetan antolatzea,zeinetan emazte langileak jabeakbilakatuko baitziren.
Urgentzia batzen, "emazteen lana gehien esplota- tua" baitzen. Komunako gobernuakEmazteenBatasuna finantzatzeaonartu zuen baina Elisabeth Dmitrieff-ek ez zuen sekula lekurik galdegineninstituzioetan. André Léok,beste Komunako emazte buruzagibatek, ideia bereziak defendatuzituen La Sociale, La Communeeta Le Cri du peuple egunkarietan.Bere ustez, iraultzak, nagusitzeko,laborarien sostengua lortu beharzuen: "Sozialismoak laboraria, langileabezala, behar du konkistatu.Ber zapaltzaileakbaititu". Gainera,eskuineko egunkarien debekatzearenkontra altxatu zen: "Pentsamendukolibertatea ezin urratuzkoada". Baina militantismo erradikalagobat klubetan hedatu zen, zeinetanemazte langileek tradiziozkohierarkia guziak (erlisione, klaseeta sexuari loturikoak) lurrera botanahi zituzten. Beren "1793ko amatxien"adibidea segituz, apezeriakizigarri bortizki salatzen zituzten.Noiztenka, Paule Mink eta LouiseMichel-ek klubetan parte hartu zuten.Louise Michel-ek iraultzako klubeanerregularki parte hartu zuenbaina ere Montmartreko emazteenzaintza komitean. Gainera, Cri dupeuple egunkarian idazten zueneta, azkenean, Guardia nazionaleko61. batailoian borrokatukozen.
Maiatzaren 1enean, Salbamenpublikorako komiteak emazteeriborrokatzea debekatu zuen bainaemazte anitzek ez zuten hori errespetatuko"aste odoltsuan" (Lissagaraykemazteenbarrikada bat, Xuriplazan, aipatu zuen). Komunakoemazteak engaiatu ziren azken mementoarte, libroki eta, batzuetan,beren bizia emanez.
.284624.jpg)










