Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Apirilaren 29a
Bidarrai
Sortze À¢'€'"
Kazernako Emilie etaRaymond Castanchoak ongi-etorriaegin diote alabaño bati. Amaiaizendatu dute. Goresmenak aitamerieta agiantza zoriontsuenaksortu berriari.
Hiltze - Zorionaren ondotik, doluarenaldi Kazernan. Maite Castanchoazendu da 85 urtetan.Erratzun sortua zen 1935ean.Bainan oraino haurra zelarik galduzuen aita eta 5 urtetan adoptatuaizan zen Bidarraiko Xoko Ona familian.1957an ezkondu zen BettiCastanchoa zurginarekin. Lauhaur ukan zituzten, Marie-Pierre,Jean-Clément, Jean-Marie etaRaymond. Eta geroztik 9 haur ttipieta 4 arra-haur ttipi. Maitek senarragaldu zuen 2013an. Azken urtetanosagarri arrangurak bazituen.Joan den astean ehortzia izan da,astelehen arratsaldez, familiaz,adiskidez eta herritarrez inguraturik.
Joan den ostiral goizean, aldiz,Xan Arrossa da azken egoitzarasegitua izan. Marttinoenekoa zensortzez. 82 urte zituen. GaztetanAmeriketan ibilirik hiru urtez, itzuliondoan garraiolari gisa ibili dabere lanbide osoan. Berriki arteBaionan bizi zen. Bainan osagarriarrangurak ukanik, bi hilabeteet'erdi huntan Donibane GarazikoAdindunen Egoitzarat erretiratuazen. Hor du azken hatsa eman.Michel Arrossa anaia apezakkudeatu du ehorzte elizkizun kartsuagure herriko elizan, bost apezlagun zauzkala inguruan.Bi hil horien familieri doatzi guredoluzko agurrik zintzoenak.
Olhako zubia - Apirilaren 21ean,Departamenduko Kontseiluak Olhakozubiko obrez pundu bat egindu. Departamendutik hor ziren PepelaMirande eta Annick Troundaykontseilari departamentalak, etagure herritik Jean-Michel Anchordoquiauzapeza. Hunek hitza hartudu seinalatzeko herritarrak zubihorren zaharberritzearen behazirela aspaldi huntan. Obrak abiatuaitzin, ikerketak hasi ziren 2020koprimaderan. Lanak joan den azaroanhasi ziren, bazterrean arartekozubi baten eraikuntzarekin. Haueraiki ondoan, zubi zaharraren desegitearieta ondotik berriaren eraikitzearilotu ziren. Harroinak berritudira eta ernai metaliko azkarraktrebeska ezarri. Departamenduak1.150.000 euroko diruketa ezarridu egitasmo hortan. Errana izandenaz, zubia berriz idekiko litekemaiatz erditan, hor gaindi iragaitendiren guzien atsegin handienarentzat.











