Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Uztailaren 28a

Herriotze - Herriko kontseilua

Herriotze%20-%20Herriko%20kontseilua

Heriotze

Apairiko plaza ondoan den Xirrixka etxeko etxekanderea, Laurette Ramirez joan den astean etxean zendu da. 71 urte baizik ez zituen. Erizain ohia, arta handienarekin bere senarraz okupatzen zen, hau eri handia izanki. Bakarrik gelditzen den Paul senarrari eta familiakoeri, gure dolumin bizienak.


Herriko kontseiluan

Herriko kontseilua joan den astelehen iluntzeanbildu zen. 15 kontseilarietatik 12k parte hartu zuten. Gai guziak aho batez bozkatu zituzten. Garrantzitsuenak, hauek ziren:

- Herriko hilobiaren prezioak: joan den urtean herriko etxeak 2 hilobi eraiki zituen. Hilobi bakoitzaren saltzeko prezioa 2.500€tan finkatu da. Bestalde, aspaldidanik utzirik zen kontzesioa Dithurbide jaunari emaitea erabaki da.

- Beltzagitea etxearen berritzea: bilkuran aurkeztu aitzin-proiektua baieztatu da. Oroitarazia izan da herritarrez osatu batzordeari lehenago presentatua izan zela. Beltzagitean haurtzain etxe batentzat tokia eskaini nahi luke etxe beherean, lehen estaian apartamendu bat nornahirentzat eta 3 gela medikuntza saileko profesionalentzat bereziki (mediku, kine ala erizainentzat) eta 2. solairuan bilkura gela bat. Obren kostu orokorra zergaz kanpo 835.000€ra helduko dela pentsatua da, ordainsariak beste %13ren heinera helduko dira, hots proiektuak milioi bat pasa kostako du. Obrak egiten eta, teilatuan iguzki panelen ezartzeko xedea luke. Hemendik laster eraikitzeko baimena galdatuko da. Finantzamenduen xerkatzen ari da. Horren arabera obrak goizago edo berantago hasiko dira, heldu den urtean edo 2024an berantenaz.

- Lur xurietako harrobiaren baliatzeko agiria: oroitarazi dute lehenik Aiherra eta Donoztiriko lurretan den harrobia, Sarako harrobien sozietateak duela baliatzen, alde batetik kuartzo harri bereziak ateratzeko eta bestetik bizirik gabeko ondarkinak hor metatzeko. Karia hortara, ingurumena babesteko legean finkatuz, prefetak du agiri edo baimen berezia harrobientzat emaiten. Sarako sozietateak nahi luke bizirik gabeko ondarkinen metatzeko tokia handitu. Neurri arautuen koadroan gelditzekotan, kontseilariak baimen bereziaren emaitearen alde agertu dira.

- Orotariko gaien sailean: Herriko bi lur zatiren eraikuntzarako egokitzea deliberatu da, herri barnean. Hauen antolatzeko baimena laster galdatuko da. Lur zati horien saltzeko erreglamendua buruileko kontseiluko bilkuran bozkatu beharra da. Anartean, etxe egiteko lurraren erosteaz interesatuak diren herritarrek, Herriko Etxeari beren proiektuaren berri eman behar lukete. Informazio guziaren eskuratzeko lehentasuna ukanen dute.

Bestalde partikularrek salgai ezarriak zituzten herri barneko 3 lur zatiez auzapezak pondua egin du, lehentasunez erosteko eskubidea baliatuz herriak eskuratu nahi balituzke

B 1412 lur zatia: hunen jabeak saltzetik gibelera egin zuen, herriak lehentasunez erosteko eskubidearen baliatzea erakutsirik. Azkenean, Lur Funtsen Eraikuntza Publikoak hau herriarentzat erosiko du, 4.800m2, 220.000,00€ren truk (notario fresetaz kanpo)

B 1419 lur zatia: herriak jakinik lur zati hau saltzekotan zela, berehala lehentasunez erosteko eskubidea baliatuko zuela jabeari jakinarazi du, saltze prezioa apaltzea galdatuz (100.000€ arte), ofizialki. Lur Funtsen Erosteko Erakundearen bitartez (EPFL). Saltzaile eta erosleak joan den maiatzaren 9an jakinean ezarri zituzten. Saltzaileak proposamena errefusatu du eta auzien bidez prezioa finkatzea galdatu.

B1418 lur zatia(hunen saltze prezioagatik manifestaldia egin zen otsailean): Malegarie anderea hunen jabeak berrikitan jakinarazi du Herriko Etxearekin onez onean akomeatu nahi duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3652. zbk

Gure Hitza | 2022/07/28

Artzain lur gabekoak

Jean-Louis Harignordoquy

Artzaintzaz mintzo girenean, gogora heldu zauzkigu Odolaren Mintzoa liburuko "Artzaintza", "Gure artzain etxolari" eta "Artzain besta" bertsu sail miresgarriak. Bizitzekoz jan behar baitugu, badakigu ardi gasna, gaztanbera eta bildoskia gizakiaren hazkurri preziatuetarik direla. Artzaingoari zor diogu gure bazterren edertasuna eta garbitasuna. Nun ez giren hirian bizi, edozoin herritan gurutzatzen ditugu artzainak eta artaldeak etxalde inguruetan, bordaldeko pentzeetan edo mendiko alapideetan. Ez zaigu iduritzen horietan zonbait artzain lur gabekoak direla. Heien azindak alhatzen diren lurren jabe ez izanez, negurako bazkalekuak urtero bilatzera behartuak dira, hurrengo urtean baliatzen ahalko dituztelako segurtamen osorik gabe. Ontsalaz uda iragaiten dute ibarreko sindikatuarekin hitzartu alhapideetan; zonbaiten kasuan, herritik izigarri urrun. Hala nola, Donibane Garazitik autoz Irabiako urtegitik hurbil den Kontrasaroko etxolara oren baten bidea baditaiken;...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016