Herriz Herri - Biarritz (L) | 2022ko Uztailaren 28a
Festilasai - Erakusketa desberdinak
Festilasai
Festilasai bi eguneko formatura itzultzen da, agorrilaren 5 eta 6an Irati auzoan iraganen da (18:00-02:00). Kultur sektorearentzat aski zaila izan den garaiaren ondotik, Festilasai indartsuago itzuliko da. Aurtengo edizio huntan, azken 15 urteetan funtzionatu duen errezeta bera erabiliko da. Lagun talde motibatu batek antolaturik, zuzeneko musika, skate eta street art emanaldiak, aire librean eta prezio eskuragarrian iraganen dira.
Aurten, karrikako arteak presentzia berezia ukanen du, Dr Troll konpainia hor izanen baita. Bestalde artez eta argiz, tokiko artisauek, zurgin eta ehuleek, apainduko dute gunea.
Ostiralarekin, agorrilaren 5ean, 4 talde ikusten ahalko dira: Senpereko Gezi Taldea, Kho Shin Moon, Willis Drummond eta Sega Sound Killers.
Larunbatean, David Cairol, Pog Mahone, ASM eta Throes + The Shine taldeak.
Herrixka muntatua izanen da, mahaiez eta kanapez osatu espazio goxoa, lagunartean egoiteko gisan, tokiko ekoizpenak janez.
Erakusketa desberdinak
Biarritzeko parropiak proposatzen du uda huntan Santa Eukenia elizako elizpean, gizaldia eta lurraren gerizaren lemari buruzko gertakaria: "Kreazioa bizitzaren asaldura".
Yan Arthus Bertrand argazkilari militante ekologistaren 20 argazki ikusgai dira. Filmegileak onartu du Aita Sainduaren entziklikoaren bigarren argitalpena ilustratzea eta sar-hitza idaztea, bi gizonen arteko elkarrizketa, fedezko gizona eta ekologista. Molde iraultzailean, mundu modernoa planeta suntsitzen ari dela ausartzen da erraitera.
Bejas Kataluniako artistaren 50 bat erretaula ikusgai ere dira. Artista hunek bere obren egiteko estilo eta ekai desberdinak erabiltzen ditu, koloretsuak unibertso kontrastatu batera hurbiltzen dira. Katalandar artista ostiraletik igande arte han izanen da, kolorez animatuko ditu handik ibiliko diren bisitariak.
Parropiak eskertzen ditu gertakaria prestatzen lagundu duten instituzio eta pertsona guziak. Sorpresa bat badela bisitarien zain errana da, zozketa bat erakusketaren oroitzapena atxikitzeko.
Erakusketa egun guziz idekia da, salbu astelehenetan (10:00-12:00 eta 16:00-20:30), agorrilaren 21 arte. Sartzea urririk.
Uztailaren 29an eta agorrilaren 12an lehen gaietan aditua den Philippe Chalmin, erakasle emerituak mintzaldia emanen du: "klima, energia, elikadura, baliabide naturalak krisiaren aitzinean: bizitzaren asaldura".











