Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Uztailaren 28a
Mama Tabac - Errearoko egoera zibila - Erakusketa - Pilota
Mama Tabac - Denda aldatu da, duela aste batzu Alyssa de Yzaguirrek hartu du. Azkenekotik bada kanbiamendu, Alyssak grazia ederra badu eta denda ongi betea da. Helduentzat eta haurrentzat liburu, oroitzapen asko eta bistan da tabako eta loteria. Alyssa saratarra da, bere burasoak aspaldi Sarara etorri ziren, herritarrek familia ongi ezagutzen dugu. Beraz suerte on zuri Alyssa anitz urtez.
Errearoko egoera zibila
Sortzeak - Goyenetche Farré Patxi 2022-06-02, Berhau Elaia 2022-06-13 eta Laborde Lavignette Ibai 2022-06-15.
Ezkontza - Etchegaray Eric eta Vidot Veronique 2022-06-03.
Erakusketa - Larrungo Koloreak taldeak margo erakusketa antolatu du, uztailaren 27tik abuztuaren 5a arte, Lur Berri gelan sarrera dohainik.
Pilota - errebotean Frantziako txapelketaren kontu, gazteak, Etxeberri Pacheco Maneix-Lecuona Peio irabazle atera dira, 30-14 Endaiarrak-en kontra.











