Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2022ko Uztailaren 28a

Herriko Etxea eta ikastolaren arteko gatazka

Herriko%20Etxea%20eta%20ikastolaren%20arteko%20gatazka

Beskoitzeko ikastola 2013ko irailean sortu da, 4 haurrekin. Ikastola idekitzea posible izan da, Pierre Diratchette, auzapez ohia eta bere taldeari esker. Orduan, Herriko Etxeak lur eraikigarri egokitua ikastolaren esku ezarri zuen, aurrefabrikatuak emaiteko.

Kopuruaren aldetik, ikastola handitu da, 2020ko sartzean 46 ikasletara heltzeko. Kasik urte baten negoziaketaren ondotik, Herriko Etxeak baimena eman zuen lur zati bat gehiagoren erabiltzeko, hirugarren aurrefabrikatua pausatua izan zen.

2020ko azken hauteskundeen ondotik, kasik 10 urtez aurrefabrikatutan egon ondoren, egoera larriari aurre egiteko, ikastolak Herriko Etxeari laguntza eskatu zuen. Auzapezarenganik "behin eta berriro gehiegi" eskatzen ari zirela entzun zuten. Ikastola eta Herriko Etxearen arteko harremanak gogortu dira.

2020ko urrian, auzapeza eta axuantak gonbidatu dituzte ikastolara bilkura baten egiteko. Haien egoera dorpea erakusteko eta bisita baten bidez hautetsiek ikus zezaten ezin onartuzko haurren baldintzak (gelak eta komunak ttipiegiak, kanpoko eremuak ttipiak, aldiz lanjera handia!).

Orduan argiki, egoera ikusiz, alarma piztu eta jo dute. Orduz geroztik, haien baldintza txarrak ezagutzen dituzte, beren begiz ikusiz ikastolaren egoera.

Egoera horren berri emaiteko joan den ostiralean, Seaskako ordezkariek eta Beskoitzeko ikastolako burasoak bildu dira.

Nahiz eta tirabirak izan, Seaskak eta ikastolak aterabide baten lortzeko proposamenak egin dituzte: Alokairuaren ordaintzen segitzea, eraikuntza Ikastolak eta Seaskak egitea osoki finantzatuz. Muntaketa administratibo baten bidez, lurrak Herriko Etxearen jabetzan gelditzea eta eraikuntza epe luzera herriari itzultzen da.

Erantzun gisa Herriko Etxeak baldintzak ezarri ditu, horietan den perimetroan segitzea, haur kopurua 50etan mugatzea (jakin momentu berean 160 etxe bizitza eraikitzeren proiektu berria herriko kontseiluak onartu duela).

Obren denboran (urte bat) beste herri batean lurra atzemaitea (herriko pribatu batek lur eremu bat dohainik uzten du obren denboran, bainan auzapezak debekatzen du delako "algeko" horietarik pausatzea urte batentzat delarik ere).

Agerraldia bururatu dute hitz hauekin: "Beskoitzeko Herriko Etxeak ez du ikastolarik nahi! Ez du borondate onik erakusten. Ez dugu beraz beste aukerarik, eginbide hauen salatzea baizik. Egun, urgentzia eta prekarietate egoeran gira. Borondate on guzieri deia zabaltzen diegu gure laguntzeko proposamenak egiteko. Heldu den sartzea, bainan ere epe luzerako soluzio baten atzemaiteko gisan".

2023an Beskoitzeko ikastolak hamar urteak ospatuko ditu eta iduriz ez baldintza onetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3652. zbk

Gure Hitza | 2022/07/28

Artzain lur gabekoak

Jean-Louis Harignordoquy

Artzaintzaz mintzo girenean, gogora heldu zauzkigu Odolaren Mintzoa liburuko "Artzaintza", "Gure artzain etxolari" eta "Artzain besta" bertsu sail miresgarriak. Bizitzekoz jan behar baitugu, badakigu ardi gasna, gaztanbera eta bildoskia gizakiaren hazkurri preziatuetarik direla. Artzaingoari zor diogu gure bazterren edertasuna eta garbitasuna. Nun ez giren hirian bizi, edozoin herritan gurutzatzen ditugu artzainak eta artaldeak etxalde inguruetan, bordaldeko pentzeetan edo mendiko alapideetan. Ez zaigu iduritzen horietan zonbait artzain lur gabekoak direla. Heien azindak alhatzen diren lurren jabe ez izanez, negurako bazkalekuak urtero bilatzera behartuak dira, hurrengo urtean baliatzen ahalko dituztelako segurtamen osorik gabe. Ontsalaz uda iragaiten dute ibarreko sindikatuarekin hitzartu alhapideetan; zonbaiten kasuan, herritik izigarri urrun. Hala nola, Donibane Garazitik autoz Irabiako urtegitik hurbil den Kontrasaroko etxolara oren baten bidea baditaiken;...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016