Herriz Herri - Gotaine-Irabarne (Z) | 2022ko Uztailaren 28a
"Hebenko eta hanko"
Hebengo eta kanpoko artisten topaketak Zuberoko lekü miresgarri batetan iraganen dira üztailaren 30ean, neskenegüna, Irabarneko jauregian.
Arantxa Lannes-en ünguruan (18:00), arte ebiladia Ibarneko Àƒ'œturzabala günean eta Iribarneko jauregian. Izaki desberdinak toki baten bila dabiltzate. Lekuak eta izakien artean zubiak... Dantza, pianoa eta margolanak emanen ditü, Ekhi Lambert eta Pierre Sangla musikariek lagündurik.
Etxahun Barkoxeren ünguruko ikuskizuna (21:30), kantore, musika, hitzak eta margolana. Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler eta Galtxetabururen eskütik. Gonzalo Etxebarria kümit, margolana zuzenean emanen dü.











