Orotarik | 2022ko Uztailaren 28a

Bake Bidea eta Bake Artisauen blokatze eguna

Bake%20Bidea%20eta%20Bake%20Artisauen%20blokatze%20eguna

Larunbat arratsaldean bururatu dira bide blokatzeak, Baionako suprefeturan egin den elkarretaratzearekin. 2.000 pertsona inguruk parte hartu du, 15 gune blokatu dira.

Prefeturak ekimena debekatu bazuen ere, eguna kalterik gabe iragan da, sokorri zerbitzuek zirkulatzeko plantan emana zen protokoloa errespetatuz.

Egun guzian zehar polizia anitz izan da, Guardia Zibil eta Polizia Nazional espainola ere, bide sare nagusian ikusi ahal izan dira.

26 pertsona arrastatuak izan dira. Horietarik batzuk Biarritzeko aireportuko pistan eta besteak trenbidea blokatzen zutela.

Euskal presoen egoera politiko eta juridikoak pairatzen duen blokeoaren aitzinean, Bake Artisauek bortizkeriarik gabeko ekintza eraman dute. Preso horien artean dira Jakes Esnal eta Ion Parot, bizi guzirako zigorrera kondenatuak, 32 urte baino gehiago preso direla. "Blokeo judizial eta politikoari, blokeo geografikoarekin erantzuten dugu", hori zen Bake Artisauen helburua.

Egunaren bururatzean, ehunka bake artisau elkartu dira suprefetura aitzinean, arrastatuak izan zireneri sustengua ekartzeko. Anaiz Funosas, Bake Bideko bozeramaileak adierazi du, prefeturaren debekuaren gainetik, halere blokatze eguna gauzatu zela, inongo trabarik gabe.

Blokeatzetan eta elkarretaratzean hainbat hautetsik parte hartu dute, tendentzia politiko guzietakoak. Prefetarekin delegazio bat bildu da. Hautetsiek bake prozesuaren blokeo egoeraren aitzinean zuten kezka adierazi nahi ukan dute, terrorismoaren kontrako prokuradoreak duen jarreragatik, baldintzapeko askatasun eskaera guziak gibelera botatzen baititu. Larunbateko mobilizazioaren deia Parisen entzuna izanen dela espero dutela gehitu dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2022/07/28

VOLODYMYR

EPELONDO

2022ko heroia ez da Johnson, ez da Biden, ez da Draghi, are gutxiago gure Urkullu isila... baizik eta Volodymyr Zelenski, Ukrainako gaurko presidentea. Armadako atorra berdexka batez jantzirik eskaintzen ditu prentsaurrekoak iragan otsailaren 24az geroztik, barbitxa batek kokotxa beltzatzen diola, ez duelako alabaina, bizarraren mozteko batere denborarik! Macron jeloskor uzten du, ukrainarraren iruditegi maskulinista kopiatu nahi luke, ez baitzaio aski birusaren kontra nous sommes en guerre mailukatzea, gerlari ausart antza ere azaldu nahi bailuke. Baina ezin eta ez bakarrik Brigittengatik.

Volodymyr Z. ez dabil txantxetan ordea. 44 urteko gizon hau, Kyiveko gobernura heldu zen 2019ko maiatzaren 20an, "Herriaren Zerbitzari" deituriko alderdiaren aizolbean. Kanpaina minimalista eginik eta eliteen korrupzioa salatuz irabazi zituen hauteskundeak, bigarren itzulian, %73.2rekin. En fait, "Herriaren zerbitzari"...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/07/28

Francis Basterot zendu da

L.E.

Francis%20Basterot%20zendu%20da

Iragan ostiralean familiaz inguraturik Pauen ehortzia izan da. Euskal antzerkigintzaren laguntzaile eta formatzaile bezala ezaguna zen, baina poeta bezala hainbat bildumen idazle.

Baionan 1939an sortu zen eta bizia irakasle eta antzerki animatzaile eskola pribatu batzuetan egon zen. Taula zuzendari bezala egon zen laurogeiko hamarkadan, bereziki Hazparneko Bordaxuri taldearekin. Aspaldian esklerosi batengatik elbarritua zen eta azken urteetan bizi lazgarria ereman du. Baiona utzi zuen Pauera joateko, semearen familiari hurbilduz. Urte horietan bere fedea indartu zuen Belokeko beneditanoen frailelagun bilakatuz.

Poesia landuz iragan du ere bizia sei liburu agertuz: Saint-Germain-des-Prés-rekin hiru (Chili 73, 1980, Chants de la terre morte 1982, Par les chemins de feu 1986); Jakin-ekin Toi, ma terre, 2015; Maiatz-ekin, La légende du Chêne noir, 2003 eta Errances, 2018. Euskaldun berria zen eta azken lanetan, nola...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/07/28

Haziak idazle

Naia Ospital, Marie Mihura, Laida Saint-Jean Maurice Harriet eskola

Haziak%20idazle

2016an Euskal Haziak elkarteak ipuin idazketa lehiaketa sortu zuen, lehen maila, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte hartu dute. Aurtengo lehiaketarentzat, bidaia eta marinelak izan da gaia.

Irakurri segida

Orotarik | 2022/07/28

Itsas bazterretik: Bosgarrenak Nafarroan!

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsas%20bazterretik:%20Bosgarrenak%20Nafarroan!

Ekainaren 23 eta 24an, kolegioko 5.eko ikasleak bi egunentzat Nafarroara joan ziren.

Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Zagotzako jauregira heldu eta, historia-geografian landu elizaren tinpanoa ikusi zuten. Ondoren, urtean zehar landu zuten Leireko monasterioa bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, Erriberriko bisita egin eta, Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez Erriberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Arrastirian, Mendigorriko Errota akanpalekura joan ziren, han bertan lagunen artean igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada ukan zuten, nahiz eta euri tantak izan.

Biharamunean, gai nagusia Jondoni Jakoberen bidea zen. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren, erromesen oroitarritik sarrera oinez eginez, Gares zeharkatuz zubi ospetsura iritsi arte. Bidean, eskualde honek aste horretan jasan zituen suteen...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/07/28

Apaepe solasa ezagutzen?

Iker zentroa

IKER Baionako ikerketa zentroko ikertzaileek lapurtar, xiberotar eta baxenabartar irakurleeri egiten dakoten deia.

IKER zentroa, Baionan jarria den CNRSeko ikerketa gunea, egitasmo baten egiten ari da Euskal Herrian euskaldunek berriki arte zonbait tokitan edo familiatan erabili izan duten josteta mintzamolde berezi batez.

Josteta edo sekretuzko mintzamolde horri sorgin solasa, buhame solasa, edo apaepe solasa errana izan zaio Iparraldean eta zapo euskera gehienik Hegoaldean. Maiz haurrek edo ahaideek haurrean beren artean erabiltzen zuten, jostatzeko, elgarrekilakotasunaren erakusteko, baita beste euskaldunen aitzinean, hauek konprenitu gabe mintzatzeko ere.

Jakiteko da, holako mintzamolde bereziak mundu zabalean badirela eta azken hamarkada hauetanhizkuntzalariak haien ikertzen hasiak direla. Gehienetan, tokiko beste mintzaira batean oinarritzen dira eta huntarik abiaturik sortzen. Hola gertatzen da ere...

Irakurri segida

3652. zbk

Gure Hitza | 2022/07/28

Artzain lur gabekoak

Jean-Louis Harignordoquy

Artzaintzaz mintzo girenean, gogora heldu zauzkigu Odolaren Mintzoa liburuko "Artzaintza", "Gure artzain etxolari" eta "Artzain besta" bertsu sail miresgarriak. Bizitzekoz jan behar baitugu, badakigu ardi gasna, gaztanbera eta bildoskia gizakiaren hazkurri preziatuetarik direla. Artzaingoari zor diogu gure bazterren edertasuna eta garbitasuna. Nun ez giren hirian bizi, edozoin herritan gurutzatzen ditugu artzainak eta artaldeak etxalde inguruetan, bordaldeko pentzeetan edo mendiko alapideetan. Ez zaigu iduritzen horietan zonbait artzain lur gabekoak direla. Heien azindak alhatzen diren lurren jabe ez izanez, negurako bazkalekuak urtero bilatzera behartuak dira, hurrengo urtean baliatzen ahalko dituztelako segurtamen osorik gabe. Ontsalaz uda iragaiten dute ibarreko sindikatuarekin hitzartu alhapideetan; zonbaiten kasuan, herritik izigarri urrun. Hala nola, Donibane Garazitik autoz Irabiako urtegitik hurbil den Kontrasaroko etxolara oren baten bidea baditaiken;...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016