Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Uztailaren 28a

Artzain xakur xapelketa - Karrikako ibil sentsu aldaketak

Artzain xakur xapelketa

Hor dugu urteroko hitzordua, artzain xakur xapelketa! Heldu den ostiralean, agorrilaren 5ean, iraganen da Atharri ezker paretako zelaian (19:00). Sei xakur izanen dira lehian, bakoitza bere artzainarekin. Sartzea 8 eurotan izanen da, urririk 12 urte azpitako haurrentzat. Izanen da tokian berean talo eta edari. Murtutsenea elkarteak antolaturik.

Karrikako ibil sentsu aldaketak

Herriko Etxeak deliberatu du karrika eta inguruko bide batzuen sentsu bakar ezartzea oinezko eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko. Adituen ikerlanetarik eta herritarrekin egin kontzertaziotik da ateratzen Plazako karrika nagusiaren berriz antolatzea, sentsu bakar ezarriz karrika beribilentzat Balakitik Gaineko Plazaraino, gibelatekoa Haitzia eta Irigoiniatik ibiliz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3652. zbk

Gure Hitza | 2022/07/28

Artzain lur gabekoak

Jean-Louis Harignordoquy

Artzaintzaz mintzo girenean, gogora heldu zauzkigu Odolaren Mintzoa liburuko "Artzaintza", "Gure artzain etxolari" eta "Artzain besta" bertsu sail miresgarriak. Bizitzekoz jan behar baitugu, badakigu ardi gasna, gaztanbera eta bildoskia gizakiaren hazkurri preziatuetarik direla. Artzaingoari zor diogu gure bazterren edertasuna eta garbitasuna. Nun ez giren hirian bizi, edozoin herritan gurutzatzen ditugu artzainak eta artaldeak etxalde inguruetan, bordaldeko pentzeetan edo mendiko alapideetan. Ez zaigu iduritzen horietan zonbait artzain lur gabekoak direla. Heien azindak alhatzen diren lurren jabe ez izanez, negurako bazkalekuak urtero bilatzera behartuak dira, hurrengo urtean baliatzen ahalko dituztelako segurtamen osorik gabe. Ontsalaz uda iragaiten dute ibarreko sindikatuarekin hitzartu alhapideetan; zonbaiten kasuan, herritik izigarri urrun. Hala nola, Donibane Garazitik autoz Irabiako urtegitik hurbil den Kontrasaroko etxolara oren baten bidea baditaiken;...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016