Herriz Herri - Bunuze (NB) | 2022ko Uztailaren 28a
Laminosine
Hau da Ibarlarren errekak daukan urbegi misteriotsua, hain barna uste baitzen lurpez itsasoratzen zela. Izen hori dute berendu Bunuztar Xoriek eman ziguten ikuskizun sorkuntza berriarentzat. Ibarreko elizkizun-aterbea bete-betea zen kultur ospakizun bikain honentzat. Dantzari ttipienek diote eman hasiera saioaritarroagoek zituztelarik aldizkatzen. Gero zen oholtzaratu Laminosine ikus-entzungarria 13 nerabez, musikari zenbaitez eta ipuin kontalariaz osatua. Banan-banan, narratzaileak aurkeztu ditu nerabeak beren sortetxetik abiatuz umorez josiz bakoitzaren ibilbide mitikoa eta sartuz saldoarenean...
Musika giro ederrenean, dantza, kantu, akrobazia, antzerkia sinkronizazio loriosena erakutsi zuten hamahiruek beren gazte gorputz lirain eta malguen higikortasun ernean gure mitologiaren pizkunde moderno baten alde.











