Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 03a
2024-2030 denboraldirako garapen ekonomikoa
Irailaren 17an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzako presidenteordeak, 2024-2030 denboraldirako Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkeztu dute. Plan berriaren helburua herrialde osoan anbizio ekonomiko sendo eta orekatua mantentzea da.
Garapen ekonomikoa
2019ko urtarrilean, ekonomiaren garapeneko lehen plana onarturik, Euskal Elkargoak egitura ekonomikoaren mugimendu naturala aldatzea erabaki zuen, gero eta bizitegi-garapen handiagoa lortzeko. Norabide horretan, lurralde osoan zehar banatu 14 agentek lan egiten dute, urtean 500 enpresa baino gehiagorekin, eta horietatik 50ek urtero elkargoaren zuzeneko laguntza dispositiboak ukaten dituzte. Engaiamendu hori sei bikaintasun sektoreren gorakadan islatzen da: industria eta zerbitzu digitalak, aeronautika, material aurreratuak eta robotika, eraikuntza jasangarria eta ekonomia urdina, laborantza eta laborantzako elikagaien prozesamendua, eta teknologia berritzaile guziak batzen dituen Medtech-a.
Ekipamendu ekonomikoen sarearen indartzea
2024-2030eko ekonomiaren garapen planak, lurraldeko ekipamendu ekonomikoen sarea indartzea aurreikusten du. Lurzoru ekonomiko publiko gehigarriaren 50 hektarea garatzea aurreikusi da. Adibidez, iazko udazkenean Irisarrin 15.000mÀ‚'²-ko jarduera ekonomikorako gunea antolatua izan da, 10 urte baino gehiago goaitatu eta.
Milafrangako Duboscoa artisauen auzoak, artisau produktiboak laguntzen ditu aktibitate gunearen baitan, garatuak diren 150mÀ‚'²-ko 28 tailerretan.
Bankako Olha guneak, 2025eko negutik aitzina Aldude ibarraren garapen ekonomikoa bultzatu ahal ukanen du.
Berrikuntzarako laguntza berritua
Enpresetan berrikuntzari laguntzea da Euskal Elkargoak egiten duen politika ekonomikoaren indarguneetako bat. Berrikuntza tailerra, proiektu-deialdi historikoaren diseinua egin da, eskualdeko berrikuntza iraunkorraren eta arduratsuaren aldeko ekimen ekintzaileak bultzatzeko. 10 urtetan milioi bat euro eman dira diru-laguntzetan, 283 lanpostu gehiago sortu dira eta 45 enpresa irabazle nabarmendu eta babestu dira.
Trantsizio ekologiko eta energetikoa
Horrez gain, trantsizio ekologiko eta energetikoa bizkortzea zen plan berriaren beste funtsezko puntua. Euskal Elkargoak eskualdeko enpresa produktiboei laguntza ekartzen die beren ingurumen-aztarna maila guzietara murrizteko erronkak integratzeko.













