Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Uztailaren 04a

Pestak - Azken herriko kontseilua - Kaperaren bisitak - Eskolako autobusa

Pestak%20-%20Azken%20herriko%20kontseilua%20-%20Kaperaren%20bisitak%20-%20Eskolako%20autobusa

Pestak

Hauek iragan dira gora behera batzuekin. Maleruski, gogoan atxikitzen den gertakari dorpea, izan litekeen erasoa da. Alabainan neska batek jasan lukeen eraso baten inguruan inkesta bat idekia da.

Gero eta gehiago gertatzen diren edo bederen aipatzen diren eraso horien salatzeko elgarretaratze bat egin da plazan. Geroak erranen du zer gertatu den xuxen.

Azken herriko kontseilua

Huna zer deliberatu den bilkura hortan:

-Jauberriko eta Lurberriko bideak izendatu dira.

-Ertzaintza eta jendarmeen arteko konbenio baten izenpetzea onartu du gehiengoak bainan hautetsi abertzalea abstenitu da. Hunek dio holako egitateek intseguritate giro bat atxikitzen dutela. Auzapezak erran du ez direla rolak aldatu behar: egitate horrek prebentzioa lagunduko duela bideetan, droga kontsumitze eta trafiko mailan, lasaitasun publikoaren zaintzan elgarrekin eginen diren behaketa batzueri esker adibidez...

-Maiatzaren lehenean apailatu gazte elgarretaratze baten gastuetan parte hartzeko 500€ emanen zaizkio HAC batasunari eta urteko laguntza Txakurrak SIVUari: 13.701.52€

-Ondoko laguntzak galdeginen zaizkio departamenduari: Urkoin eginen den haurrendako autobuserat joaitekobidexka batentzat; Harana plazan, enbalierrek autobusa aise hartzeko gisan; Urkoin eta Harana plazan ezarriko diren autobusa goaitatzeko bi aterberen erosteko.

-Kantinako prezioak emendatu dira: 3,30€-4,30€. Bazkaria karioago pagatu beharko dute haurrek (erran behar da denek ez dutela berdin pagatzen: burasoen diru sartzeen arabera kalkulatzen da bakotxaren saria). Denak ados agertu dira salbu oposizioko bat.

-Udako beharreri erantzuteko Josta Leku haurtzaindegiko animatzaile, hango kantina eta garbiketa egile, landareetaz arduratzeko bi gazteeri lana emanen zaie. Bestalde kaperaren bisitak eta animazioa egiteko norbait hartuko da. Denak alde.

-Kaperan “escape game” bat eginen da hiru aldiz astean; horren sartzeko prezioak adostu dira.

-Azken denbora hauetan bi gela eman dira bi elkarteen esku: Eihartzean bat Bethi Gazterentzat eta gaztetxea Beti Ernerentzat. Auzapezak denen baimena ukan du konbenioen izenpetzeko.

-Enargia berriztagarriak (fotovoltaikoa, haizearekilakoa, geotermia...) lasterrago pikoan emaiteko gune batzu hautatuak dira herrian. Proposatzen da gune horien hautua esplikatzen duen dozier batherritarren esku emaitea. Herriko Etxerat joan behar da uztailaren 10etik agorrilaren 10a artean dokumentuaren ezagutzeko. Bestalde ikerketa bat eginen da denbora berean https://hasparren.fr gunea erabiliz.

-Herriak Ekindar kooperatiban parte hartzea deliberatua du. Harat joanen diren ordezkariak denek hautatu dituzte: Emile Dirratchette titular gisa eta Nathalie Paroix ordezko gisa.

-Lantegiek taxa bat pagatzen diote Citéo organismoari haien aktibitateak ingurumenari eragiten dituen kalteak ttipitzeko. Organismo horrek dirua eman diezaieke herrieri han hemenka utzi ondarkinen bilketa laguntzeko, saihesteko, inforzione lana egiteko... Auzapezari eman zaio baimena organismo horrekin hitzarmen baten izenpetzeko.

-Eskolaz kanpoko zerbitzuen hobetzeko denek onartu dute aldaketa batzuen egitea burasoekin eta langileekin adosturik.

-Herriak Kaxautegia deitu bidexka bereganatuko du.

-Aspaldian abiatu lur trukaketa bat (ur hartze gune baten babesteko) burutu da Goutenegre

J.Marie jaunari lur bat alokatuz.

-Saltzerat emanen diren komertsio eta artisau lokalentzat herriak lehentasuna ukan nahi du. Hori emanen dion eremu berezi baten finkatzeko urratsen egiteko baimena eman zaio auzapezari.

-Biharko Herri Ttipi programaren uztartzeko Herriko Etxeak bi laguntza mota eman ditzake: egoitza hutsak alokagarri bihurtzeko edo etxe paretak edertzeko hiri barnean. Prima horien emaiteko legeak onartu ditu kontseiluak.

-Arralandua izan den haurtzaindegiaren barne araudi berriaren alde bozkatu dute denek.

-Pantxo Doillet jaunak Garatea deitu herriko bide zati bat beretu nahi luke. Horren egingarritasunaren inkesta abiatuko da denen baimenarekin.

Kaperaren bisitak

Jazko arrakasta ikusi eta aurten norbait hartu da bisita gidatu horien eramaiteko. Astelehen arratsaldetan eginen dira (15:00) eta asteazken eta ostiral goizetan (10:00). Helduentzat 5€ pagatu beharko da eta kitorik izanen da 14 urte arte. Txartelak turismo bulegoan hartu behar dira.

Eskolako autobusa

Heldu den urtean autobusez eskolara joaiteko haur guziek izena eman beharko dute ama eskolatik lizeoraino. Hori txiktxak.fr gunerat joanez egiten ahal da bakarrik agorrilaren hastapena arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/07/04

Bizian badira…

Ainhoa Etchenique

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean duzuna nola egina izan ote den nehoiz galdetu ez nintzen guzi hori. Kazetaritza biziki aberatsa da, egunero gauzak ikasten dira eta jende anitzekin gurutzatzen da. Irakurri, idatzi, ezagutu eta deskubritu euskaraz egin ahal izatea gainera, oraindik politagoa da. Astekari hunek dituen baloreak maite ditut, denek egiten ditugun indarrei esker, aurten Herriak 80 urte beteko ditu.

Bizian badira aldaketa batzuk, kapituluak hesten eta beste batzu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016