Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Uztailaren 04a

Lege Biltzarreko hauteskundeak - Kermeza - Pilota

Lege Biltzarreko hauteskundeak

Lehen itzuli edo bozkaldiko emaitzak:

-Bozkazale gaiak: 1.273

-Bozkazaleak: 843

-Bali: 832

-Iñaki Etxaniz (NFA): 360 (%43)

-Benat Cachenaut (LR): 169 (%20)

-Sylviane Lopez (RN): 155 (%18,6)

-Jean Lassalle (Resistons): 102 (%12)

-Gracianne Mirande-Bec (EAJ-PNB): 41 (%4,9)

-Carlos Ribeiro (LO): 5 (%0,6)

Kermeza

Gure parropiako kermeza uztailaren 7an iragaitekoa da, igandez.

Egitaraua:

- (9:00) meza Irulegin

- (10:30) meza Baigorrin

- (12:00) aperitifa eta bazkaria Plaza Xokon

- (16:00) animazioak, jokoak haurrentzat, fortunaren errota eta beste...

Pilota

Euskal Herriko xapelketa, plaza laxoan:

Gazteak

Cyril Arambel - Eneko Eyherart (Zaharrer Segi) 30 /Julen Escutary - Xalbat Martinon (Kanboarrak) 23.

Gure pilotariek finala igandean dute, uztailaren 7an Donamartirin, Oztibarreko Peio Otart eta Ibai Etcheverri-Bortayre-ren kontra.

Bigarren maila

Antton Haristoy-Thomas Luro 30 (Zaharrer Segi) / Anthony Cachenaut-Vincent Arbeletche (Denek Bat) 12.

Gure pilotariek finala uztailaren 12an dute (Ortzirala) Zuraiden, Airetik-eko Peio Hiriart eta Iban Jauregiberri-ren kontra.

Kimuak

Peio Dutarret-Bordagarai eta Mikel Eyherart ere finalean ditugu.

Uztailaren 13an, ibiakoitzean jokatuko dute Bidarrain, Noizbait-eko Estebe Irola Amestoy/ Jon Bonetbelche parearen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/07/04

Bizian badira…

Ainhoa Etchenique

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean duzuna nola egina izan ote den nehoiz galdetu ez nintzen guzi hori. Kazetaritza biziki aberatsa da, egunero gauzak ikasten dira eta jende anitzekin gurutzatzen da. Irakurri, idatzi, ezagutu eta deskubritu euskaraz egin ahal izatea gainera, oraindik politagoa da. Astekari hunek dituen baloreak maite ditut, denek egiten ditugun indarrei esker, aurten Herriak 80 urte beteko ditu.

Bizian badira aldaketa batzuk, kapituluak hesten eta beste batzu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016