Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Uztailaren 04a
Amotzeko Bestak - Antzerkiak Larrekon - Eskulangileen merkatua - Lonbri-konposatzea - Uda Joko - Petanka txapelketa - Esku-baloiko neskak txapeldun
Amotzeko Bestak
Senpereko Jondoni Petriren ondotik, Amotzeko kartierrak Santa Madalena ospatuko du, gazte komiteak denak antolatuak ditu. Hiru egunez iraunen dute, betiko egitarau aberatsarekin. Uztailaren 5a, ostirala: (18:00 eta 19:00) Amotze txapelketako finalerdiak Mendionde trinketean, Esku-Pilotak antolaturik, (20:00) zintzur bustitzea, (21:00) zikiroa Edantzak alaitua. Uztailaren 6a, larunbata: (14:00) pala txapelketaren finalak, (18:00) Amotzeko lasterka lehiaketa (8,5km) xehetasunak 06-45-24-43-65, (19:00) gaualdi alaitua dohainik aterpean, Punttu Kakotx, Elektrotxaranga, Kilimak, Etxepe eta DJ Doli Soinu Sistema. Uztailaren 7a, igandea: (10:30) meza kaperan, (11:00) pilota plazan Spuc pilotako gazteen arteko partidak, (13:00) zintzur bustitzea, (13:30) bazkaria muskuiluak patatekin, (16:00) Senpereko auzoen arteko jokoak, (18:00) Amotze txapelketako finala Mendionde trinketean, (19:00) kantaldia Maider Cigarroa, bere disko berriaren aurkezpena“Biran den lasaia”, (19:00) Kantu Txapelketa, (22:00) gaualdi alaitua.
Antzerkiak Larrekon
Uztailaren 4a eta 7a artean, arrats guziz (20:30) Scaramuccia elkarteak bere denboraldia bururatzeko gisan, gomitatzen gaitu bere ikuskizunetara, “Passons aux Actes” festibala kari. Beraz ekintzetara pasa gaitezen, hurbilduz Larreko antzokira, 2 orenez gozatzeko dohainik. Edantegia zabaldua da Larreko atarian, elgarren artean trankilki solastatzeko gisan.
Eskulangileen merkatua
Uztail eta abuztuko astearte goizetan (9:00-13:00) iragaiten den merkatuak, Postako plazan, bere 12. edizioa beteko du. Astero programa desberdin bat aurkeztua da, aldiro argipean ezarriz artisau berezi batzu. Orotara hogei artisauek presentatzen dituzte beren obra edo ekoizpenak. Bertzeak bertze, tawashi tailerrak, olategia, nola landu egurra, larrua edo harria, xehetasunak tokiko produktueri buruz (ardi gasna, euskal bixkotxa), animazioetan musika, dantza eta ikusgarriak. Adibidez uztailaren 9an,mustukak nola fabrikatu, animazio aldetik Madda bere triki eta esku-soinu ikasleekin. Albert eta Mylord bentrilokuaren ikusgarria (uztailaren 23an eta abuztuaren 13an), sorginen aipamenak ere (uztailaren 16an eta abuztuaren 6an). Xehetasun gehiago arbaso@orange.fr edo 06-81-69-20-46.
Lonbri-konpostatzea
Bil Ta Garbi sindikatuak antolatzen du informazio bilkura uztailaren 8an (18:00), herrian. Hondakin asko baitugu etxetan, xixarien bazka bilakatzen da konpostagailu berezietan. Okasione horretan, xixare konpostagailu banaketa egina izanen da. Izena eman, Nina Soulier Candela animatzaileari: 07-86-11-99-86 edo nina.soulier@biltagarbi.fr.
Uda Joko
Uztailaren 8tik agorrilaren 23ra, 9 eta 16 urterainoko senpertarrek parte hartzen ahalko dute, jolasteko ariketa horietan, aintzirako gune nautikoan. Astelehenetik ostiralera (10:00-12:00), herriko kirol hezitzaile eta kirol animatzaile berezituarekin, bertzeak bertze, kanoe kayak, arku jaurtiketa, lasterkaldi eta kirol kolektiboak. Izen emaitea: enfancejeunesse@senpere64.fr edo 05-59-54-58-21.
Petanka txapelketa
Eliza gibeleko Zarika parkean, iraganen da lehiaketa uztailaren 8an (18:30). Adiskideen arteko lehiaketa mugatua da 24 bikoteeri, lehen sei ekipoak sariztatuak, deitu 06-07-09-65-71.
Esku-baloiko neskak txapeldun