Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Urriaren 03a

Heriotze - Baztandarrak - Hitzaldi: lakastak - Kontzertu elizan

Keryda bikotea
Keryda%20bikotea

Heriotze

Joan den astean bere azken egoitzara segitua izan da Gaztettoneko Jeanine Barnetche, sortzez Tipy. 93 urte zituen. Batita senarrarekin lau seme-alaba ukan zituzten, Caroline, Panpi, Jean-Marie eta Frantxoa. Senarraren, Panpi semearen eta Caroline alabaren heriotzak maluruski jasan izan behar zituen. Duela urtea nunbaitan Baigorriko xahar-etxera erretiratua zen. Azken agur kartsua egin zaio elizan. Gure aldetik, atxikimenduzko agurrak Maider ahizpari, alaba eta semeen familieri, eta ahaidego guziari.

Baztandarrak

Larunbat huntan, urriaren 5ean, ospatuko da Baztandarrak elkarteak kide, laguntzaile eta sustengatzaile guzieri eskainiko duen besta, eguerditik aitzina, Artetxea gelan, alaitasunean. Izena aitzinetik eman behar zen bainan menturaz oraindik toki batzuk balitezke.

Hitzaldi: lakastak

Urriaren 16an, asteazken arratsez (20:00), hitzaldi berezi bat eskainiko du Christian Perronne medikuak Artetxea gelan. Gaia: lakastek sustatutako eritasunak. Hitzaldi hori osasun munduan bereziki lanean ari direneri proposatua da: mediku, erizain, farmazialari, osteopata, naturopata, marexal, sendabelar saltzaile, dietalari... Aukera paregabea gai hortaz informazio nasaia ukaiteko eta lekukotasunen trukatzeko. Hurrupaldi batekin bururatuko da gaualdia. Ez Pass Liberté kolektiboa antolatzaile. Parte hartze librea.

Kontzertu elizan

Sara Evans harpe-joileak eta Damien Papin kontrabaxu eta buzuki joileak (Keryda bikotea) kontzertua eskainiko dute elizan urriaren 20an, igande arratsaldez (18:00). Landareen inguruko musikaldi berezia, gutitan ikusten dena. Ongi-etorri deneri, parte hartze librea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. "Hi, gaizo poeta!", norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! "Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!" Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. "Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia" zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, olerkiak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016