Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Urriaren 03a

Mugarik gabe festibala - Zabalik Zangozan, Heptameron liburuaren irakurketan urriaren 5ean - Kantaldia Soihartzen urriaren 5ean (19:30) - "Mirande, film bat egiteko zirriborroa" dokumentala Donapaleuko zineman

Mugarik gabe festibala

Etorkinekin Diakite federakuntzak topaketa batzu antolatzen ditu irail hondarrean eta urri hastapenean Ipar Euskal Herriko herri batzuetan. Etorkinek bizi dituzten gaien inguruan, hitzaldi desberdinak proposatuak dira hala nola Donapaleun, Bideaken antolatua den gaualdian urriaren 3an, ostegunez (19:00). Etorkinekin Amikuzen elkarteak, bi mintzaldiren entzuteko parada ematen du."Muga hiltzaileak" lemaren pean, Tcherno Hamadou Boulama (eskubideen defendatzailea), "Migrazio ibilbidea Nigeriako Saharan, segurtasun politiken tranpa hilgarriaz" mintzatuko da; ondotik Jalila Taamallah (hildakoen ama) eta Hajer Ayachi (desagertuen familien kolektiboa) "Mediterraneoan hildakoak: dolu eta mobilizazio artean" gaiaz mintzatuko dira.

Hitzordua Bideaken, ostegun huntan (19:00).

Zabalik Zangozan, Heptameron liburuaren irakurketan urriaren 5ean

L'Heptameron, Nafarroako Margaritaerreginak XVI. mendean idatzitako nobelak biltzen ditu. 7 ataletan osatua da. 2020an euskarara itzultzeko ideia sortu zen eta geroztik lan hori aitzina doa. Antolatzaileen xedea da urte bakoitz atal bat irakurtzea. Lehena, 2021ean egin zen Iruñean; bigarrena 2022an Amaiurren;hirugarrena 2023an Orbaizetan. Laugarren atala aurten eginen da Zangozan. Zabalik elkartea hurbildua izan da proiektu hortan parte hartzeko. Elkarteko bost kide joanen dira urriaren 5ean Zangozara irakurketa hortan parte hartzera.

Bosgarren atalak, Zabaliken iduriz, Donapaleun aurkeztua izan behar luke heldu den urtean.

Beti Zangozan egoiteko, urriaren 20an, Nafarroa Oinezera joaiteko, Donapaleuko Herriko Etxeak autobusa antolatzen du. Abiatzea (8:00) elizatik eginen da, arratsean ber lekura itzultzeko (21:00). Izenak Amaiari eman behar zaizkio: 06-42-40-52-22.

Kantaldia Soihartzen urriaren 5ean (19:30)

Aldaka gaztetxeak kantaldi bat antolatzen du Donapaleun, Soihartze kaskoan, heldu den ibiakoitz astirian. Quihillalt ahizpak eta Iris folk musika taldea entzuten ahalko dira. Aro txarra balitz, kantaldia Aldakan eginen da.

"Mirande, film bat egiteko zirriborroa" dokumentala Donapaleuko zineman

XX. mendearen erdialdean, euskara goi-literatura egiteko gai zela erakutsi zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraino. Hari buruz denetarik erran da. Arrazista zela, pedofiloa, nazia, misoginoa, ez morala. Hari buruzko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin harekin.

Josu Martinezek, Peio Berterretxeren laguntzarekin zirriborro bat egin du. Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi du. Baina ez daki nola. Agian, behingoz, hari eman behar zaio hitza.

Zirriboro dokumental hau urriaren 6an igandez (18:00) eta urriaren 8an asteartez (21:00) ikusten ahalko da Donapaleuko zinegelan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. "Hi, gaizo poeta!", norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! "Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!" Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. "Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia" zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, olerkiak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016