Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Uztailaren 04a
Bozak - Sara Oinez - Abisu - Pilota
Bozak
Orotara 2.116 boz izan dira: 1.434 boz emaile (%67,77), 682 abstentzio (%32,23) eta 57 boz baliogabekoak. Huna emaitzak: Peio Dufau (%33,26), Christian Devèze (%24,18), Victor Lastécouères (%20,70), Emmanuelle Brisson (%12,27), Jean Tellechea (%8,42), Jacqueline Uhart (%0,73) eta Corinne Berthelot (%0,22).
Sara Oinez
Aitzin hortan, Har Hitza elkarteko hogoi batek antolatua zuten ibilaldi hori, 130 bat baziren denetan labur eta luze ibilaldietan, izigarrizko egun goxoa pasatu dute denek Sarako mendi ederrak ikusiz. Aurtengoa ongi joan da, heldu den urte arte.
Abisu
Uztailaren 5ean ortziralez (20:00), Lezeetan kontzertua “Korrontzi” taldearekin, 14 urte arte dohainik eta bertzeek 15€ sarrera. Uztailaren 9an eta 16an indar jokoak elkarteek antolaturik errebote berrian. Uztailaren 17an Beti Gazte elkarteak antolaturik kontzertua Azkaingo Larrungo kantariekin, elizan (21:00).
Pilota esku huska plaza Laxoan Artekoak
Alvarez Telio-Bareyre Ithurria Miguel galtzaile 00-30 Biarriztarrak-en kontra.
Gazteak: Aguirre Arkaitz – Semerena Eneko irabazle 30-21 Zaharrer Segi-ren kontra.