Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024ko Urriaren 03a

Harmoniaren ikusgarria - Ihesi antzerkia - Herriko kontseiluan demisioak

Ihesi antzerkia
Ihesi%20antzerkia

Kanboko harmoniaren ikusgarria

Urriaren 5ean, Bernadette Jougleux parkean (20:30), herriko 30 bat musikariz osatu harmoniak bere ikusgarria emanen du. Aire desberdinak emaiten ditu, musika tradizionaletik euskal rocka arte. Sartzea urririk.

Ihesi antzerkia

"Ibilki" programaren baitan, AIEC gelan Iduzki Lore taldeak "Ihesi" antzerkia emanen du, urriaren 18an (19:00). Bi emazteen istorioa da kontatua, kasualitatez bide bazterrean elkar atzemanen dute.

Obra honetan Bernadette Irazoki eta Maider Beherran dira jokalariak, Ainhoa Elizondok bere akordeoiarekin giroa emaiten duela.

Herriko kontseiluan demisioak

Duela bi urte jadanik bi hautetsi gehiengotik atera ziren, joan den astean jakin da Christian Devèzeren udal gehiengotik beste hiruk demisioa pausatu dutela. Orotara 12 hautetsik oposizioan segituko dute, 7 abertzale zerrendatik pasatu zirenak eta 5 gehiengoan zirenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3755. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. "Hi, gaizo poeta!", norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! "Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!" Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. "Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia" zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, olerkiak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016